ekainaren 23an eta 24an

Giro ezin hobea Bermeoko San Juan jaietako protagonistak direla -eta

Fanfarrea, Busturialdeko gaiteroak, Bermeoko erraldoien konpartsa, sorgin dantza, kantak, sua, eta 14 atsoak jaiak animatuko dituzte

DEIA.EUS - 2018(e)ko ekainaren 16a, larunbata - 14:56etan eguneratua

Un año más, las hogueras de San Juan de los barrios de Lakua Arriaga y Judimendi se destacaron como las más populares de Gasteiz. Cientos de personas se acercaron hasta estos dos puntos de la capital alavesa para disfrutar de las celebraciones tradicional

San Juan gaua.

Galería Noticia

Un año más, las hogueras de San Juan de los barrios de Lakua Arriaga y Judimendi se destacaron como las más populares de Gasteiz. Cientos de personas se acercaron hasta estos dos puntos de la capital alavesa para disfrutar de las celebraciones tradicional

Urtero bezala Bermeoko San Juan jaiak ospatuko dira ekainaren 23an eta 24an, zapatuan eta domekan, eta Bermeotarrak Fanfarrea, Busturialdeko gaiteroak, Bermeoko erraldoien konpartsa, sorgin dantza, kantak, sua, eta 14 atsoak, izango dira San Juan jaietako protagonistak, herrian giro ezin hobea sortuz.

BILBO. Aurten nobedade bat izango dugu;izan ere, Bermeotarrak fanfarrearen 40. urteurrena da eta, hori ospatzeko, ekainaren 23an, zapatuan, kalejira berezia egingo du, Busturialdeko gaiteroekin eta Bermeoko erraldoien konpartsarekin batera, Alde Zaharrean, Lameran eta Portuan. Hitzordua 12:30ean izango da Bermeoko Goiko plazan. 

Era berean, Bermeoko Jai Batzordeak azaldu duenez, urtero bezala hamalau atsoak Goiko plazan egongo dira tronpetak joten. Aurreko hiru urteetan bezala, Goiko plazako eraikin batean eskegiko dira, auzokideen baimena eta laguntza jaso ondoren. 

Bermeoko Jai Batzordeak aurten ere auzokideei eskerrak eman nahi izan dizkie euren balkoietan 14 atsoak eskegitzea ahalbideratu izanagatik;izan ere, eurei esker bermeotarrentzako hain bereziak diren 14 atsoak ikusgai egongo dira aurten ere Goiko plazan. 

Ekainaren 23an, zapatuan, San Juan bezperako gaua ospatzeko ekitaldia 21:00etan hasiko da Goiko plazan, musikarekin. Ordu horretan, Kabidxen sutera botatzeko mezua idatzi eta San Juan erramuak egingo dira.  Ildo horretan, aurten sutea egingo den eremuan lona batzuk jarriko dira mezu argi batekin: Ez bota plastikorik. 

Lona horietan, ohitura den moduan, herritarrei euren mezuak sutera paperean botatzera animatzen zaie “urteko gauza txarrak erretzeko eta zorte ona erakartzeko”, baina plastikorik ez botatzeko eskatzen zaie;arriskutsua eta kutsakorra delako. “Hortaz, mezuak bai, baina plastikorik ez sutera”, esan du Ja Batzordeak. 

22:00etatik aurrera, San Juan kantak abestuko dira, Kankinkabara taldeko txistulariek, Erroxape abesbatzak, irrintzilariek eta Ttakuntxo txalapartak lagunduta. Jadanik abestiak www.bermeo.eus webgunean ikus daitezke ikasi nahi dutenentzat, eta horrela abesten parte hartu San Juan bezpera gauean. Ondoren, Alkartasuna Dantza Taldearen sorgin dantza ikusi ahal izango dugu, jarraian, San Juan sua pizteko. 

Ekainaren 24an, domekan, San Juan egunean, mezak ospatuko dira Gaztelugatxeko San Juanen, San Juaneko batzordeak antolatuta. Mezak goizaldeko 6:30ean hasiko dira eta orduro izango dira eguerdiko 12:30ak arte. San Juan Egunean ere Sollube 707 Mendizale elkarteak antolatuta, Bermeotik  Gaztelugatxerainoko ibilbidea oinez egingo da. Hitzordua goizaldeko 4:00retan Artike enparantzan.

Bermeotik Gaztelugatxerako Bizkaibusen autobusak (Bermeo-Bakio) ordu erdiro izango dira, 09:10 eta 20:40 bitartean. Bakiotik Bermeora 08:45 - 21:15 bitartean izango dira, 30 minuturik behin baita ere. Ekainaren 23rako Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxera Eneperitik jaisten den oinezkoentzat bidea zabalik izatea aurreikusten du.

Suhiltzaileen gomendioak 

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen zerbitzuak hainbat gomendio eman ditu San Juan gauaz gozatzeko. Horrela, besteak beste, honako gomendioak eman ditu: “edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren lineetatik edo landaredi altutatik urrun kokatu sua;gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago”. “Sua hedatu ez dadin, garbi eduki pilaketaren ingurua eta haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi beharra”, gaineratu du. 

Sua piztuta dagoen bitartean, besteak beste, honakoak gomendatu ditu: “sua pizteko ez erabili likido sukoirik, alkohola edo gasolina bezalakoak;ez bota piroteknia-objekturik sutara edo haren inguruan, ezta esprai, ontzi, zabor edo plastikorik ere, ke toxikoak sor baititzakete;mangera bat edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan badaezpada;pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen;eta, jaia bukatzerakoan, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik geratzen”. 

Ildo berean, errez gero, “uraz bustitzeko berehala erre den partea, hasieran pomadarik ez desinfektagarririk ez jartzeko, eta erredura sakona bada SOS Deiak 112ra deitzeko eta zauritua osasun zentro batera eramateko” adierazten dute suhiltzaileek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120