jada 510 txartel aktibo daude

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelak nabarmen ugaritzen ari dira Galdakaon

Aurten, urtea oraindik amaitu ez dela, 2017an baino askoz ere emate gehiago egin dira

DEIA.EUS - Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 15:04h

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelak nabarmen ari dira ugaritzen Galdakaon

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelak nabarmen ari dira ugaritzen Galdakaon

Galería Noticia

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelak nabarmen ari dira ugaritzen Galdakaon

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelak asko ugaritu dira Galdakaon azken urtean. 2018ko lehen seihilekoan 42 txartel kudeatu dira jadanik, eta Aldundiak beste 28 izapidetze-eskabideren balorazioa egin behar du.

BILBO. Datu horiek aurreko erregistroetakoak baino askoz ere hobeak dira: 2017an 37 txartel baino ez diren izapidetu;hau da, aurten, urtea oraindik amaitu ez dela, 2017an baino askoz ere emate gehiago egin dira.

Esan dezakegu areagotze hori bi arrazoirengatik gertatu dela batez ere:

- Galdakaon gora egin du "adineko pertsonen" kopuruak, bizi-itxaropena ere hazi egin delako;horrenbestez, kolektibo horrekin loturiko prestazioen, zerbitzuen eta laguntzen eskabide gehiago egin dira.

- Osakidetzak deribatutako prestazioen eta laguntzen eskabideek gora egin dute.

Aparkatze-txartela erabiltzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

. Aparkatze-txartela titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo txartela berak daramanean baino ezin da erabili.

. Txartela ibilgailuaren aginte-mahaian edota aurreko haizetakoaren barnealdean ipini beharko da, beti dokumentu originalarekin, eta aurrealdea kanpotik irakurtzeko moduan dagoela;gainera, agintaritza eskudunak eskatuz gero, txartela aztertzen utzi behar zaio.

. Ibilgailua toki jakin batzuetan aparkatzeko balioko du txartelak, zehazki, horretarako seinalea duten lekuetan;hori ez ezik, bideko edozein tokitan aparkatzeko ere balioko du, arrazoiak justifikatuta badaude, behar den denbora guztirako, eta betiere kalterik ez bazaie eragiten oinezkoei edo trafikoari, agintaritza-agenteek emandako jarraibideen arabera.

Txartela behar bezala ez bada erabiltzen, kendu eta baliogabetu ahalko da.

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako aparkatze-txartelak udaletxean eskatu behar dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120