fanfarre eta kale musikaren XIII. edizioa

Nazioarteko bederatzi banda neurtuko dira asteburu honetan Amorebietan

Hainbat sari banatuko dira ekainaren 22tik 24ra

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 16a, larunbata - 12:44etan eguneratua

Una actuación que llenó de música Amorebieta el año pasado. Haizetara

Haizetara

Galería Noticia

Una actuación que llenó de música Amorebieta el año pasado. Haizetara

Hiru egunetan, Frantzia, Erresuma Batua, Tenerife, Italia, Ciudad Real, Argentina, Catalunya eta Euskadiko taldeak arituko dira Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz eta giro onez betetzen. Jaialdia lehiaketa bat da eta hainbat sari eskuratzeko lehiatuko dira: bandarik onenaren saria, instrumentistarik onenari saria eta publikoaren saria. Jaialdi honen XIII. edizioa ekainaren 22tik 24ra izango da.

Bederatzi nazioarteko bandek parte hartuko dute fanfarre, banda eta kaleko musikaren Haizetara Nazioarteko Lehiaketaren XIII. edizioan. Jaialdia Amorebieta-Etxanon izango da ekainaren 22tik 24ra.

Nazioarteko kaleko musikaren arloan jadanik ezaguna den jaialdi honek musikaz beteko Zornotzako txoko guztiak. Hiru egunetan, Frantzia, Erresuma Batua, Tenerife, Italia, Ciudad Real, Argentina, Catalunya eta Euskadiko taldeak arituko dira Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz eta giro onez betetzen.

Jaialdiak lehiaketa bat du oinarri. Parte hartzaile guztiak banda onenari ematen zaion sariarengatik lehiatzen dira (10.000 €) eta baita instrumentista onenari ematen zaion sariarengatik (1.000 €) ere. Honetarako izendatutako epaimahai espezializatu batek ematen ditu sari hauek eta publikoaren saria, 4.000 euro, herritarren botoekin aukeratzen da.

Ekintza osagarriak

Haizetarak musika emanaldiez gain, hainbat ekintza osagarri ditu egun horietan, esaterako José Hornaren “Jazz for two” argazki erakusketa. Erakusketa hau ekainaren 20tik 30era egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan. Eszenan elkarri egindako begiradak, elkarrizketa esplizituak eta kontrasteak bilduko dira.

Gainera, ekainaren 20an 19:30ean Zelaieta Zentroan “Katxarrismos” hitzaldi-kontzertua emango du Augusto Gonzálezek. Hitzaldi honekin, Gonzalezek musika tresna guztietatik ibilbide bat egingo du eta bere sortze lanerako materialak berrerabili eta birziklatzeari buruz hitz egingo du.

Jam session bi ere antolatu dira (ekainaren 22 eta 23an) Harrison Hoteleko terrazan. Elsa Lizundia saxofoi-jotzaile bizkaitarrak gidatutako Girls in Banda laukoteak joko du egun hauetan (lau neskak osatzen dute taldea).

Foru Aldundiak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak babestutako programa honek enpresa pribatu, erakunde eta herriko txokoen laguntza ere jasotzen du.


Haizetara

Haizetara jaialdia duela hamabi urte sortu zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak. San Juanen inguruko asteburu batean izaten da hitzordua. Izan ere, herriko artxibo historikoetan jasota dagoenaren arabera, sasoi honetan ohikoa izaten zen kalean musika entzutea. Jaialdi honekin Udalak XX. mende hasieran musika San Juan suarekin lotzen zuen jai-giroa berreskuratu nahi du. Honek berebiziko garrantzia izan zuen batez ere 1913. urte inguruan.

Herrikoak eta eskualde guztikoak erakarri nahi ditu Haizetara jaialdiak. Musikaren arloan dabiltzanei ere zuzenduta dago, jaialdiaren bidez munduko beste leku batzuetan kaleko musika taldeek zer egiten duten ezagutzeko eta azken joerak eta joera berritzaileak ezagutu ditzaten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120