arratsaldeko 18.00etan

Bilbao Mendi Film Festivaleko sarreren salmenta gaur hasiko da

Jaialdia abenduaren 7tik 16ra ospatuko da

EP - 2018(e)ko ekainaren 15a, ostirala - 10:28etan eguneratua

Gala de inauguración del Bilbao Mendi Film Festival en el Palacio Euskalduna.

Gala de inauguración de la pasada edición del Bilbao Mendi Film Festival. (Deia)

Galería Noticia

Gala de inauguración del Bilbao Mendi Film Festival en el Palacio Euskalduna.

Bilbao Mendi Film Festivaleko sarreren salmenta gaur jarriko da martxan, ekainaren 15ean, arratsaldeko 18.00etan. Zehazki, Euskalduna jauregian egingo den hasiera ekitaldirako sarrerak eta jaialdi osorako "pack" sarrera multzoak eskuratu ahal izango dira. Jaialdia abenduaren 7tik 16ra ospatuko da.

BILBO. Jaialdiaren 11. edizioko sarrerak webgune ofizialean (www.mendifilmfestival.com) eta Euskalduna jauregiko on line salmenta gunean erosi daitezke. Lehen sarreren salmentak beherapen handienak izango ditu eta uztailaren 1era arte egongo da indarrean.

Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, jaialdiaren hasiera ekitaldia abenduaren 7an izango da, eta bertan, jaialdiko 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da.

Bestalde, "pack" sarrera multzoak lau dira, iaz bezala, eta saioak dauden egunetan sarrera leihatilan erosita baino %50 merkeagoa izatea dakar. Hain zuzen, "Pack Full" multzoan (abenduak 7-15), BBK aretoan egingo diren saio guztiak eta Euskalduna jauregiko hasiera ekitaldia sartzen dira;"Pack 1.

Asteburua" multzoan (abenduak 7-9), BBK aretoan egingo diren lehen asteburuko saio guztiak eta Euskaldunako hasiera ekitaldia;"Pack 2. Asteburua" multzoan (abenduak 14-15), BBK aretoko bigarren asteburuko saio guztiak (Non Stop ezik);eta "Pack Non Stop" multzoan (abenduak 16), lau saio jaialdian saritutako filmekin.

Bilbao Mendi Film Festival hasteko urte erdi falta denean abiarazi du antolakuntzak eskaintza hau, "hara begira jada agendan egunak gordetzeko ohitura hartua duten zaleen fideltasuna saritze aldera".

Iaz 10.300dik gora ikusle bildu ziren Mendifilmen, eta jaialdiko hamar egunetako askotan saioetako sarrerak agortu egin ziren. Euskaldunako hasiera ekitaldiko sarrera denak ere agortu ziren, baita BBK aretoko saio askotakoak ere.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120