ekainaren 21ean eta 23an

Ainhoa Artetak amaiera bikaina emango dio Arriaga Antzokiaren denboraldiari

BOS eta Bilboko Koralak lagunduko diote sopranoari kontzertuan

deia - 2018(e)ko ekainaren 14a, osteguna - 10:13etan eguneratua

Ainhoa Arteta.

Ainhoa Arteta.

Galería Noticia

Ainhoa Arteta.

Arriaga Antzokiak urrezko amaiera emango dio datorren astean 2017-2018 denboraldiari, figura azpimarragarri gisa Ainhoa Arteta sopranoa duen musika ekitaldi bikainarekin. Ostegunean, ekainaren 21ean, eta larunbatean, 23an, 20:00etan, I hate music lana estreinatuko da. Arriaga Antzokiak berak ekoiztu duen kontzertuak omenaldia eskaini nahi dio XX. mendeko musikaren jeinu handienetako bati, Leonard Bernstein paregabeari, datorren abuztuaren 25ean jaio zenetik 100 urte betetzen direla ospatzeko.

BILBO. Soprano tolosarrak luxuzko laguntza izango du kontzertu handi horretan. Hasteko, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) eta Bilboko Korala. Talde horiek erronka berri eta ilusioz betetakoari egingo diote aurre, hau da, Bernsteinen musika interpretatzeari. Azpimarragarria da Italian jaiotako Michal Friedlander piano jole israeldar bikainaren partaidetza, piano jole bakarlari gisa arituko den lehen mailako artista. I hate music lanean maila bikaineko beste piano jole bat ere arituko da, Rubén Fernández Aguirre. Interprete guztiak Karl-Heinz Steffens maisuaren batuta irmo eta ospetsuaren esanetara arituko dira. Musika zuzendari alemanak sona handia du nazioartean, bai operaren munduan eta baita alor sinfonikoan ere. Hori dela eta, bere ekarpena aberasgarria izango da, inolako zalantzarik gabe.

Musika hitzordu horrek bestelako zenbait elementu interesgarri ere izango ditu, Sergio Verdek sortutako ikus-entzunezkoak edo Michael Bauerren argien diseinua, besteak beste. Halaber, Barbora Horáková Jolyk eta Eva Maria Van Ackerrek I hate music lana aurrera eraman ahal izateko egin duten koordinazio lana ere nabarmendu behar da. Musika emanaldiak, Leonard Bernsteinen musika mundura hurbiltzeko leiho txikia izan nahi du, bere jaiotzaren mendeurrena ospatuz. Kontzertuak bere jatorri judua eta New Yorkeko hiriarekin izan zuen harremana izango ditu kontuan. Izan ere, bertan bizi izan zen bere bizitzaren parte nagusia, eta bere musikarako etengabeko inspirazio iturri izan zen.

Bernsteini buruzko lerro batzuk

28 urte dira jadanik, Leonard Bernstein konposatzaile, zuzendari eta piano jole estatubatuarrak utzi gintuela. Inolako zalantzarik gabe, XX. mendeko musika kultura amerikarraren erreferente nagusietakoa izan zen. Bere izaera polifazetikoak musika bera gainditu zuen. Izan ere, pedagogo, filantropo, filosofo, bakezale, telebistako izar… ere izan zen artistaz ari gara. Konbentzionala zenetik aparteko iritziak eta karisma izugarria zituen izaera handiko jeinua.

Bere lan zabalak genero asko hartu zituen, eta horrek antzezlanak, orkestrarako, ahotserako, kamerarako, pianorako… lanak idaztera eraman zuen, zenbait libururen argitalpena barne. Bere musikako harribitxien artean betirako geratu zaizkigu Candide edo West side story, beste askoren artean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120