Sarien banaketa ostegun honetan izango da

Zinebik eta UPV/EHUk 'Bitabe' jarri dute martxan

Lehenengo deialdi honetara 44 animazio, fikzio, dokumental eta bideo-sorkuntza lan aurkeztu dira

DEIA - 2018(e)ko ekainaren 12a, asteartea - 10:39etan eguneratua

Zinebik eta UPV/EHUk 'Bitabe'jarri dute martxan.

Zinebik eta UPV/EHUk 'Bitabe'jarri dute martxan.

Galería Noticia

Zinebik eta UPV/EHUk 'Bitabe'jarri dute martxan.

ZINEBI, EHUKultura Bizkaiarekin eta UPV/EHUko Arte Ederretako eta Gizarte Zientzietako fakultateekin lankidetzan, BITABE – Bideo Talentu Berriak jarri dute martxan, urteroko hitzordua bilakatzeko bokazioz sortu den eta helburu gisa, topaleku izatea eta ikasleen artean sortutako ikus-entzunezko ekoizpen lanak ikusgai bilakatzea eta balioan jartzea duen sariketa.

BILBO. Lehenengo deialdi honetara 44 animazio, fikzio, dokumental eta bideo-sorkuntza lan aurkeztu dira. Finalisten –15, gehienez ere– proiekzioa eta sarien banaketa ostegun honetan, ekainaren 14an, izango da, arratsaldeko 18:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek eta Zinebiko eta UPV/EHUko ordezkariek osatutako epaimahaiak 800, 600 eta 400 euroko hiru sari emango ditu.

Sariketa berria hiru Campusetako ikasleei dago zuzenduta, Gradukoei, Masterrekoei, Doktoretzakoei edo 2014-2015 ikasturtearen ondoren egresatuei, eta helburua Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen talentua aintzatestea eta saritzea da. Ikus-entzunezko piezak aurkezteko epea joan den maiatzaren 14an itxi zen, 44 lan aurkeztuz. Aukeraketa batzordeak horietatik 39 aukeratu zituen, eta horiek izango dira hiru sari eskuratzeko lehiatuko direnak.

Beste pertsona batzuen artean, aukeraketa batzordea Natxo Rodríguez UPV/EHUko Kultura Zuzendariak, Nerea San Martín EHUkultura Bizkaiko zuzendariak, Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak, Arantza Lauzirika UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekanoak eta Aintzane Pagadigorria UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio irakasleak osatuko dute.

BITABE – Bideo Talentu Berriak ekimenaren lehen edizio honetako sarien banaketa ostegun honetan, ekainaren 14an, izango da, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea, 3), arratsaldeko 18:30ean, eta ekitaldiari amaiera emateko Quiet Guest Dj-ren saioa programatu da. Ekitaldirako sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120