bidaia koadernoa

Erraldoien herrian

Gulliver ausartaren mailara iritsi nahi baduzue, ñimiño sentitu eta erraldoien herrialdera bidaiatu, joan zaitezte Kanadako Mendi Harritsuetara

Daniel Burgui - 2018(e)ko ekainaren 10a, igandea - 11:14etan eguneratua

John Shaneman eta Joanna Zortowska, herrialdearen handitasunak furgonetan ezagutu ohi dituen bikotea.

John Shaneman eta Joanna Zortowska, herrialdearen handitasunak furgonetan ezagutu ohi dituen bikotea. (DANIEL BURGUI)

Galería Noticia

John Shaneman eta Joanna Zortowska, herrialdearen handitasunak furgonetan ezagutu ohi dituen bikotea.

Gulliver bidaiari ausarta, Jonathan Swift irlandarrak idatzitako fikziozko nobelako protagonista, Brobdingnag herrialdeko kostaldetara iritsi zen 1702. urteko ekainean. Erraldoien naziora, alegia. Herrialde horretan izaki erraldoiak bizi dira, eta gauza guztiek biztanleen propor-tzioko tamaina dute: aulkiek, sardexkek, etxeek, mahaiek, orgek, baina baita zelaiek, bideek, ibaiek eta mendiek ere. Iaz bisitatzeko aukera izan nuen. Kanadako Ozeano Bareko kostaldean, Mendi Harritsuen inguruan. Bertan geratzen dira erraldoien herrialde horren aztarnak.

Benetan txiki sentitu nintzen lehen aldia, Liliputeko biztanleen antzera -izaki ñimiñoen herrialdea-, supermerkatuan gelditu nintzenean izan zen. Jateko zerbait erosi nahi genuen, eta errepide ondoan ikusi genuen lehen supermerkatuan gelditu ginen. Errorea. Erosteko orgak ohikoak baino hiru aldiz handiagoak ziren. Andre bat saltokitik irten zen garagardo-upel baten tamainako maionesa-poto batekin.

Sartzean, sabaiek eta dendako linealek zortzi metroko altuera zuten, ez zen hondoa ikusten. Izoztuen atala ez zen korridore bat, hozkailu baten barruan sartzen zara. Ezin izan genuen bost kilo baino gutxiagoko gaileta-paketerik aurkitu. Olioa eta ura 5, 10 edo 15 litroko galoitan saltzen ziren. Ados, handizkako supermerkatua zen, baina familiek, beren auto eta kamionetekin, bertan erosketak egin eta maletategiak betetzen zituzten. Herrialde erraldoian bizi direla jakitun.

Roberto nire laguna eta biok saiatu ginen ilundu baino lehen kanpin batera iristen, Jasper parke nazionalaren barruan. Natura-eremu basatia da, 10 mila kilometro koadro baino gehiagokoa, Nafarroa osoa baino handiagoa.Mendi horien tolesdura bihurrien artean, Lurrean zirkulu polar artikoaren azpitik dagoen izotz eta elur pilaketarik handiena dago: Columbia izotz zelaia, glaziarren batuketa. Haietako askok atzera egin dute eta txikitu egin dira beroketa globalaren eta klima aldaketaren erruz, baina oraindik ere 325 km²-ko azalera dute.

Ilundu aurretik iritsi behar genuen parke nazionalera zerbait afaldu ahal izateko eta furgoneta gelditu eta gure kanpaldia ilunpean ez egiteko. Basozainek eta parke nazionaletako arduradunek dena jasotzea eta kanpin-dendatik ez irtetea gomendatzen dute, har-tzak ez erakartzeko eta jakin-minagatik haien erasorik ez izateko. Hartzakleku honetan bizi dira, baita altze, elur-orein, koiote, otso eta karibuak ere, eta gizakiak baino gehiago dira.

Vavenby edo BlueRiver arteko lekuren batean, Kanadako Columbia Britainiarraren estatuan, gasolindegian lanean ari zen mutil bati galdetu genion ea Robson mendia pasatu ote genuen. Urduri geunden Mendi Harritsuen zati honetako mendirik handiena eta entzutetsuena ikusteko: 3.954 metroko altuera. Beldur ginen ea galdu genuen. Alberta estatuaren mugarantz eramaten gintuzten errepideak mendiez inguratuta zeuden, zein baino zein handiagoa, alderantzizko hortzak bezala, elurrez estalitako letagin, pala, erpin eta haginekin.

Gasolindegiko mutikoak barre egin zuen, eta ziurtatu zigun ikusiko genuela, lasai egoteko. Halaxe izan zen. Fraser ibaia gurutzatu aurretik, bazirudien haren kontra talka egingo genuela. Asfaltozko errepide zuzenak mendi erraldoiaren oinetara eramaten gintuen, eta harrituta sentitzen ginen eskala batengatik, tamaina batengatik, ñimiño. Bertan zegoen Robson mendia.

Zorionez, garaiz iritsi ginen sua egiteko eta 75 urtekoJohn Shaneman eta 76 urteko Joanna Zortowska ezagutu genituen. Johnek adeitasunez bere aizkora utzi zigun egurra moztu eta sua egiteko. Halaber, marrubiak eta basoko baiak eman zizkigun. John mekanikaria da, eta 1991n erositako autokarabana altzariz hornitu eta eraberritu zuen Iparramerikatik bidaiatzeko. Urteetan, bere oporretan Vancouver irlako Victoriako etxetik irten eta Mexikora jaisten zen.

Beren etxea gainean daramate, eta haientzat, herrialde neurrigabe honetan bizi direnez, beren etxea eta Mexiko arteko 4.800 kilometroak egitea udako ohiko txangoa da. Johni ogia egitea eta ipuin laburrak idaztea gustatzen zaio. Joannak koaderno txiki batean margotzen du. Johnek, besteak beste, Ugandako ospitale bat eraikitzen jardun zuen, erretiratu baino pixka bat lehenago. Leku honetan ezagututako erraldoietako bi dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120