Bisita tekniko batEan

Klaustroan integratutako beirazko estalki berria aurkeztu du Euskal Museoak

Patioko piezak hobeto artatzeko eta zentroan kultur jardueretarako espazioa handitzeko egin dituzte lanak

DEIA - 2018(e)ko ekainaren 9a, larunbata - 17:40etan eguneratua

Klaustroan integratutako beirazko estalki berria aurkeztu du Euskal Museoak.

Klaustroan integratutako beirazko estalki berria aurkeztu du Euskal Museoak. (Bilboko udala)

Galería Noticia

Klaustroan integratutako beirazko estalki berria aurkeztu du Euskal Museoak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren menpeko Euskal Museoak klaustro estali berria aurkeztu du. Bisita tekniko bat izan da eta bertan Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbao, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Euskal Museoko Koordinatzaile Sorkunde Aiarza egon dira, proiektuaren ardura izan duten arkitektoekin batera.

BILBO. Lanak baliagarriak dira Mikeldi idoloa eta klaustroan ikusgai dauden bildumako beste pieza batzuk klimatologiatik babesteko. Izan ere, hezetasun handia dago klaustroan. Gainera, Euskal Museoak eta uriak horrela gehien bat kultur jarduerak egiteko izango den espazio berri bat izango dute. Klaustro berria asteazkenean, ekainak 13, irekita geratuko da jendeak ikusteko.

Klaustroa estaltzeko lanak eginda, museoak beiraz egindako prisma bat izango du eta egitura erabat integratuta geratu da oraingo irudian. Lehiaketa bat izan zen eta A+PI Arquitectos estudioa izan zen irabazlea. Ez da izan lan inbaditzailea, orain arte egon den eraikina errespetatu baitu. Gainera, Bilboko Zazpi Kaleetako eraikinek hirigintza-arloko arautegi bat bete behar dute eta museoak badu babes berezia. Arkitektoek arautegiaren arabera jokatu dute obra egiteko.

XEHETASUN TEKNIKOAK

Klaustro berriaren aurkezpenean A+PI Arquitectos estudioko Eduardo Aurtenetxek izan du bisita teknikoaren ardura eta proiektuari buruzko xehetasun guztiak azaldu ditu.

Obraren ardura izan duen arkitekto-taldeak azaldu duenez, beirazko prisma bat jarri dute eta altuera handiagoa izanik, klaustroko espazioak handiagoa eta arinagoa ematen du. Kanpoko espazio bati dagokion izaera edukitzeko diseinatu zen eta, horrekin koherentea izanik, argitasun handia du espazio horrek. Estilo barroko klasizista goiztiarreko klaustroaren arkitektura eta tamaina errespetatu ditu lanak. Ikusmolde garaikide batetik planteatu dute lana eta euskal arkitektura historiko ilustratuaren izaera soil eta apaindura gutxikoa kontuan hartu dute.

Teknikaren aldetik, oso egitura arina jarri dute, obran jarrera sinple eta merkea izan duena;izan ere, elementu solteak izan dira obran bertan muntatu dituztenak. Hori eraikinaren kokalekua eta konfigurazioa kontuan hartuta, oso garrantzitsua izan da. Norabide biko konposizioa du estalki berriak eta klaustroari eusteko ardatzak errespetatu ditu. Zutoinetatik, diagonalak tartean, laukitxoak dituen 3x3 metroko sarea eratu da eta zutikako tirante-egitura batez osatu da. Tirante-egiturako elementu bertikalez baliatu dira horietan klaustroaren argi-puntuak jartzeko. Argitasuna biziagoa edo motelagoa izateko aukera dago, erabilera ezberdinetarako egokia izateko. Orain arte egon den argiztapenaren osagarriak dira argi-puntu horiek. Obraren inbertsioa 356.107,53 eurokoa izan da. Zenbateko horri arkitektoaren, aparejadorearen eta segurtasun-koordinazioaren gastuak gehitu behar zaizkio.

ZENBAIT HILABETEZ LANEAN

Zenbait hilabeteko lanaren emaitza da espazio berria. 2017ko lehen hiruhilekoan lehiaketa bat izan zen. Horrek fase bi izan zituen eta epaimahaiak esku hartu zuen proiektuaren idazketa erabakitzeko. Proiektua egiteko 20 proposamen aurkeztu zituzten;eta, horiez gain, beste bat epez kanpo aurkeztu zuten.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak osatu zuten epaimahaia. Aurkeztutako proposamenetatik hamaika bazterrean utzi zituen epaimahaiak integrazio funtzional eta estrukturalaren aldetik, irudi arkitektonikotik zein soluzio energetikotik begiratuta maila egokia ez zutelako. Bigarren ebaluazioan beste sei proiektu utzi zituen epaimahaiak baztertuta irudi arkitektonikora egokitzen ez zirelako. Horiek horrela, hiru finalista gelditu ziren eta bigarren fasera pasatu ziren. 1.000 euro jaso zituen horietako bakoitzak aurreproiektu bat idazteko. Azkenean A+PI Arquitectos estudioa aukeratu zuen epaimahaiak irabazle eta uztailaren 17an kontratua egin zuten. Egun hartatik 30 eguneko epea izan zuen arkitektoen estudioak egikaritze-proiektua aurkezteko.

Azkenean, obra azaroan esleitu zen eta adjudikazioduna Construcciones Castellano enpresa izan zen. 6 hilabetean amaitu dute obra eta fase bi egon dira. Obra egiteko aldamioak jarri zituzten;eta, bide batez, aldamio horietaz baliatu ziren klaustroaren fatxadaren garbiketa eta patologien analisia egiteko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120