ekainaren 11an, 11.00etan

“Pertsona irisgarrientzako” formazio-saioak Gorabide eta BBK erakundeen eskutik

Datorren astelehenean museoak 2017–18 ikasturteko Artea ikasbide egitarauaren 21. edizioa aurkeztuko du Guggenheim Museoan

2018(e)ko ekainaren 8a, ostirala - 11:27etan eguneratua

Datorren ekainak 11n, astelehenarekin, desgaitasun intelektuala duten hiru pertsonak Guggenheim Bilbao Museoko bisitarien arreta-zerbitzuko langileei eskainitako bi formazio-saioetan azkena emango dute.

Desgaitasun intelektuala duten hiru pertsonak Guggenheim Bilbao Museoko bisitarien arreta-zerbitzuko langileei eskainitako bi formazio-saioetan azkena emango dute

Galería Noticia

Datorren ekainak 11n, astelehenarekin, desgaitasun intelektuala duten hiru pertsonak Guggenheim Bilbao Museoko bisitarien arreta-zerbitzuko langileei eskainitako bi formazio-saioetan azkena emango dute.

BILBAO. Desgaitasun intelektuala duten hiru pertsonak Guggenheim Bilbao Museoko bisitarien arreta zerbitzuko langileei eskainitako bi formakuntza saioetako azkena emango dute datorren astelehenean, ekainaren 11an, 11.00etan, Gorabide adimen desgaitasuna duten Bizkaiko elkarteak eta BBK-k antolatuta.

Saiootan, adimen desgaitasuna duten pertsonek izan ditzaketen zailtasunak ezagutu dituzte museoko bisitarien arreta zerbitzuko eta dendako langileek, eta pertsona horiei arreta eskaintzeko jarrera irisgarriak landu dituzte.

Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazi duenez, Gorabidek eta BBK-k bultzatutako ekimen honekin bat egin duen lehen erakundea izan da. Datozen hilabeteetan, "pertsona irisgarrientzako" formakuntza saioak beste hainbat erakundetan egingo dituzte, hala nola Bizkaiko Foru Aldundian, Metro Bilbaon edo Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

Ekimen honen bidez, Guggenheim Bilbao Museoak beste urrats bat eman du hartzen dituen artelanak, eta eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduerak bisitari guztientzat irisgarri izan daitezen bermatzeko bidean.

ARTEA IKASBIDE PROGRAMAREN 21 URTE

Datorren astelehenean, ekainaren 11an Guggenheim Bilbao Museoak 2017–18 ikasturteko Artea ikasbide egitarauaren erakusketa aurkeztuko du;programak 21. edizioa du hau.

Erakusketa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lankidetzarekin eta BBKren babesarekin antolatu da, eta hezkuntza gunean ikusgai jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko sei ikastetxetako 140 ikasleren lanak.

Gainera, parte hartu duten 140 ikaslek, artistak, irakasleak eta Museoko hezitzaileak egongo dira bertan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120