'Zurrumurruen aurka, sartu aterpean' kontakizun laburren II. lehiaketa martxan da

Lanek bete behar dituzten baldintzak eskuragarri egongo dira udalaren web-orrian.

Kontakizunak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte egongo da zabalik

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:42h

'Zurrumurruen aurka, sartu aterpean'kontakizun laburren II. lehiaketa

'Zurrumurruen aurka, sartu aterpean'kontakizun laburren II. lehiaketa

Galería Noticia

'Zurrumurruen aurka, sartu aterpean'kontakizun laburren II. lehiaketa

BILBAO. Sorkuntzazko idazketa bereizkeriaren aurka borrokatzeko tresna bihurtu da Bilboko Udalak antolatutako “ZURRUMURRUEN aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren II. lehiaketan.

Iaz bezala, aurten ere, Bilboko Udalak bilbotarren irudimenera jo du eta hitzaren aldeko apustua egin du pertsona migratzaileei buruzko estereotipo negatiboei eta aurreiritzi negatiboei aurre egiteko.

Lehiaketa Zurrumurruen aurkako proiektuaren barruan dago. Bilboko Udala 2013tik ari da europar estrategia hori garatzen bizilagun atzerritarrei buruzko aurreiritziei aurka egiteko. Estrategia hori Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan dago. Plan honek, bereizketaz sentsibilizatzea eta haren aurka borrokatzea du xede.

SORMENA ARRAZAKERIAREN ETA XENOFOBIAREN AURKA BORROKATZEKO

“ZURRUMURRUEN aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren II. lehiaketak beste publiko mota batzuk erakartzea eta aniztasunaren inguruan bestelako begiradak sortzea du xede, pertsona migratzaileei buruzko irudikapen berriak sortuz, topikoak apurtzeko eta aniztasuneko bizikidetzaren alde egiteko.

Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte egongo da zabalik udalaren web-orrian. Hor oinarriak jaitsi daitezke eta informazioa kontsultatu.

“Sartu aterpean” lehiaketak hizkuntza modalitate bi ditu: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Kontakizunek gehienez lau orriko luzaera izango dute;eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatziak izango dira. Kontakizunak originalak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketa batean saritu gabeak izango dira.

Hizkuntza-modalitate bakoitzeko lehenengo saria 350 eurokoa da;eta bigarrena 150 eurokoa. Lan finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren lehenengo edizioan bezala. Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetza Sailak izendatuko ditu epaimahai parekidea osatuko duten kideak;eta epaimahaiak urtea amaitu baino lehen irabazleak aukeratuko ditu.

Bizikidetza, kulturartekotasuna, dibertsitatea, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, nortasuna, errespetua eta elkarrizketaren gaiak landuko dira kontakizunetan, besteak beste, eta Zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak aipatu beharko dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120