Alderdi Ederren kokatutako Skoda Gunean

Skoda Guneak bederatzi kontzertu eskainiko ditu dohainik Heineken Jazzaldian

Dennis Alcapone eta Dawn Penn-ek Trojan Sounds System-ekin batera emango dute kontzertua bertan

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 6a, asteazkena - 13:12etan eguneratua

Heineken Jazzaldia

Heineken Jazzaldia

Galería Noticia

Heineken Jazzaldia

BILBO. Donostiako 53. Heineken Jazzaldiak bederatzi kontzertu eskainiko ditu Alderdi Ederren kokatutako Skoda Gunean, hau da, kontzertu gehiago bat emango da agertoki horretan, iazko programazioarekin alderatuta. Horrela, aurrera egingo du Skodaren –Heineken Jazzaldiko ibilgailu ofiziala– eta Jazzaldiaren arteko lankidetza emankorrak.

Doako sarrera izango duten kontzertu horietan artista nabarmenak igoko dira oholtzara, hala bertakoak (Víctor de Diego, Old School Funky Family, Sara Mansilla, Voltaia, The Disappointments, Albericola) nola nazioartekoak (Dick Oatts, Julian Lage, Derek Brown, Trojan Sound System), guztiak ere “Jazzetik Soulera” lemapean.

Bereziki aipagarria da Dennis Alcapone eta Dawn Penn-ek Trojan Sounds System-ekin batera emango duten kontzertua: jamaikar kantagintzako arrakasta historikoen errepasoa egingo dute eta kontuan izan agertoki honetan soilik gozatu ahalko dela ikuskizun horretaz. Gauza bera esan daiteke Old School Funky Family, ikus-entzuleak dantzan jartzen dituen Iparraldeko talde jostagarriari buruz.

Jazzak ordezkapen bikaina izango du Dick Oatts &Víctor de Diego Quintet, Julian Lage Trio, The Disappointments eta Albericola taldeekin, azken hori bere kubatar ukituarekin.

Derek Brown da aintzat hartu beharreko beste izen bat, saxoa jotzeko duen modu bitxiagatik, zeinari Beatbox Sax deitu baitio Brownek berak.

Euskal talentu gazteak ere bi ordezkari on izango ditu, Sara Mansilla eta Voltaia.

Programazio osoa

Uztailak 25

19:30. Old School Funky Family

22:00. Dick Oatts &Víctor de Diego Quintet

Uztailak 26

19:30. Derek Brown: Beatbox Sax

22:00. Julian Lage Trio

Uztailak 27

19:30-23:30. Trojan Sound System ft. Dennis Alcapone &Dawn Penn

Uztailak 28

19:30. The Disappointments

22:00. Albericola

Uztailak 29

18:30. Voltaia

21:00. Sara Mansilla

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120