Erre Produkzioak konpainiaren antzezlana

"El Chef" lanak irekiko du Campos Eliseos Antzokian eskainiko den 'Antzerkialdia'

Antzerkialdia ostiral honetan burutuko da, ekainaren 8tik 10era arte

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 6a, asteazkena - 11:46etan eguneratua

Antzerkialdia

Antzerkialdia

Galería Noticia

Antzerkialdia

BILBO. Euskadin egiten den antzerki-ekoizpen berrienari bultzada emateko Euskadiko SGAE lurralde batzordeak eta SGAE Fundazioak Antzerkialdia antolatu dute Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Erre Produkzioak konpainiaren "El Chef" antzezlanaren estreinaldia izango da lehenengo emanaldia ostegunenan. Larunbatean, hilaren 9an, Txalo Produkzioak taldearen "Etxeko saltsak" izango da ikusgai, eta igandean, ekainaren 9an, Markeliñeren "Euria".

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskadin egiten den antzerki ekoizpen berrienari bultzada ematea da Antzerkialdia ekimenaren helburua. Horri helduta, helduentzako bi obra eta gaztetxoenei zuzendutako beste bat taularatuko dira.

Horrela, ostiralean, Erre Produkzioak konpainiak "El Chef" estreinatuko du. David Caiña da testuaren egilea, eta Gorka Mínguez zuzendaria eta protagonista. Zaporeak, usainak eta testurak uztartzen dituen "antzerki bihurturiko goi sukaldaritzako ikastaroa" da, eta "frustrazioak, oroimenak eta akaso inoiz bete ez ziren desioak tartekatzen dira".

Larunbatean, Txalo Produkzioak konpainia gipuzkoarrak "Etxeko saltsak" endredozko komedia taularatuko du. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan dira. Lanaren egilea Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingelesa da. Begoña Bilbaok zuzendu du moldaketa, eta Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreak izango dira oholtzan.

Antzerkialdia igandean bukatuko da, Markeliñe taldearen "Euria" obrarekin. Keinu bidez egindako antzerki lana da, familia osoari eta bereziki haurrei zuzenduta. Norbait gure bizitzatik ezustean aldentzen denean gertatzen denari buruz hitz egiten du, alegia, hutsuneak gailentzeko erronkari buruz. Fernando Barado, Itziar Fragua eta Natalia García agertuko dira taula gainean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120