arratsaldeko 17:30ean

Eskola Antzerkiaren urteroko lehiaketa Arriagan ospatuko da igandean

Hiriko 13 ikastetxe publiko eta pribatuk hartu dute parte ekitaldian

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 6a, asteazkena - 10:49etan eguneratua

Arriaga Antzokia.

Galería Noticia

Arriaga Antzokia.

BILBAO. Eskolako Antzerki Lehiaketaren gala tradizionala Bilboko Arrigaga Antzokian ospatuko da igande honetan, ekainaren 10ean. Hiriko 13 ikastetxe publiko eta pribatuk hartu dute parte ekitaldian saritutako zazpi lanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Aurtengo edizioan saria jaso duten eta ikus-entzuleek igandean ikusi ahal izango dituzten zazpi antzezlanak hauek dira: “Mi (Mirenetik Mikelera)” eta “Errefuxiatuak”, Epalzaren Alarguna Eskola;“Esto no es. El señor que confundió a su mujer con un sombrero” Txurdinaga Behekoa Institutua;“Elurrezko panpina”, Karmelo Ikastola;“Maribel y la extraña familia”, Nuestra Señora del Pilar Ikastetxea;“Arkakusoen herrialdea” Pio Baroja Institutua;eta “Eskola Maitea”, Arangoiti Ikastetxea.

Eskola Antzerki Lehiaketa, protagonistak ikasleak diren antzezlan lehiaketa da. Antzezlanak, moldaketak edo eurak asmatutakoak izan daitezke. Bilboko 13 ikastetxe publiko eta pribatutako 400 ikasle baino gehiagok hartu dute parte lehiaketaren hamazortzigarren edizio horretan, eta 23 antzezlan aurkeztu dira.

Lehiaketa 1995ean jarri zen martxan, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Dirutan ematen diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Baina, gainera, kategoria bakoitzeko antzezlan irabazleek euren sorkuntza lanak Arriaga Antzokiko agertoki pribilegiatuan aurkeztu ahal izango dituzte ikus-entzuleen aurrean.

ESKOLA ANTZERKI LEHIAKETA 2018 / SARIAK

1. Epalzaren Alarguna Eskola - “Mi (Mirenetik Mikelera)”
Lan eszeniko onena

2. Txurdinaga Behekoa Institutua - “Esto no es. El señor que confundió a su mujer con un sombrero”
Proposamen eszeniko bitxiena

3. Epalzaren Alarguna Eskola - “Errefuxiatuak”
Antzezlanaren alderdi teknikoen soluzio hoberena

4. Karmelo Ikastola - “Elurrezko panpina”
Antzerki, dantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoko modalitateak berreskuratzeko lan onena.

5. Nuestra Señora del Pilar Ikastetxea - “Maribel y la extraña familia”
Antzezpen lan orokor eta koral onena

6. Pio Baroja Institutua - “Arkakusoen herrialdea”
Partaideen adinera egokitutako lan onena

7. Arangoiti Ikastetxea - ¬“Eskola Maitea”
Epaimahaiaren izendapen libreko akzesit saria. Diziplinen erabilera hoberena antzezlanaren garapenerako.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120