Zirrikituetatik begira

Gabriel, Gladys, Txabi

Josu. Torre - Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

UDABERRIARENazken laurdena eta beroena hartzen du besoetan ekainak, aurtengoan nabarmentzen ez bada ere. Esperantzaren urtaroa beroaz umotuz, helduz, onduz. Ekaina entzuteaz, urteko egunik luzeenak, San Joan inguruko soltizioa dakarkigu gogora. Berresanez, aurtengoan, euri jasa mardulak beste ikuspen batzuk adierazi dezaketen. Gaurko eguna gogoan, efemeride hurbil samarrei begira jarri naiz, 40 edo 50 urte ez direlako ezer historian, baina norberaren biografian ia bizitza osoa betetzen dutenez, horiek dira kontuan hartzen ditugunak. Gabriel Aresti poeta handia Basurtuko ospitalean hil zenetik 43 urte betetzen dira gaur -hark 43 zituela, hain zuzen- eta data hauen efemerideak begiratuz beste bi izen agertu zaizkit betaurrean, duela 50 urte Tolosako Benta Haundin akatu zuten Txabi Etxebarrieta eta duela 39 Tuterako plazan beste hainbestean erori zen Gladys del Estal ekintzaile ekologista. Biak ala biak ekainaren 3. baten. Herrigintzarako hiru bide irudikatzen dituzten eragileak nabarmentzen ditut. Aresti, Bilboko idazleak, poemaz edo prosaz gizarte xumearen alde ez ezik euskeraren duintasuna goratzeko urratsak ematean oinarritu zuen zorioneko herrigintza hori. Lortu ere bai, ezaguna denez, neurri batean. Venezuelan sortua zen arren, ekintzaile eta antolatzaile bezala EHn ezagutu genuen Gladys del Estal ekologista. 23 urte gazte zituela guardia zibil batek, Tuterako plazan manifestatze hutsagatik, tiroz akatu zuen. Beste herrigintza mota bat, Gladys-ena. Gogora dakarkit, besteak beste, Holandako politiko bati galdetu genionean, garai haietan, ea non kokatzen zuten ezkerti izatea eta “ekologian” erantzun zigun. Egun berean betetzen dira 50 urte, ordu gutxiren barruan ETAren eta ETAko lehen biktimerena. Alegia, Txabi Etxebarrietak Jose Pardinez guardia zibila, bide kontrol batean, bularrera bertatik bertara tirokatuz akatu zuen eta honen kideek, handik ordu pare batera Txabi hil zuten. Mende erdian, herrigintzaren izenean, milatik gora herio eragin dituen gerraren hastapenak.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120