"Euskalgintza" izeneko deialdia

Jaurlaritzak 979.200 euro onartu ditu euskalgintzan ari diren elkartentzako

Ekintzaren helburua da gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edo normalizatzeko diru laguntzak ematea

EP - 2018(e)ko ekainaren 5a, asteartea - 13:18etan eguneratua

Bingen Zupiria

Bingen Zupiria.

Galería Noticia

Bingen Zupiria

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak "Euskalgintza" izeneko deialdia onartu du astearte honetako bileran. Deialdiaren bidez, 979.200 euro banatuko dira era ezberdinetako euskararen aldeko proposamenen artean. Deialdiaren helburua da gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edo normalizatzeko diru laguntzak ematea. Hori lortzeko, euskalgintzaren alorrean lan egiten duten elkarte, jarduera edo proiektuak diruz laguntzen dira.

Jaurlaritzako arduradunek adierazi dutenez, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak bideratzen duen diru laguntzen deialdi nagusietako bat da "Euskalgitza", euskara sustatzeko hainbat proiektu posible egiten baitira hari esker. Urtero 100 proiektu baino gehiago diruz laguntzen dira deialdiaren bidez;esaterako, iaz 153 lagundu ziren.

Lerro honek zazpi multzo ezberdinetan koka daitezkeen proiektuak laguntzen ditu. Aurtengo berritasun nagusia da A multzoa bi zatitan banatuko dela: lehenengoaren bidez diruz lagunduko dira euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko egitasmoak esparru ez formaletan (bereziki aisialdian), eta bigarrenaren bidez lagunduko dira euskaldunen artean euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko asmoz, gizarte aktibazioaren bidez hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabileraren aldeko jarrerak sustatzeko egitasmoak.

B multzoan, euskaraz ez dakiten euskal herritarrak eta etorkinak euskarara hurbiltzeko helburua duten jarduerak eta egitasmoak lagunduko dira;C multzoan, euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak;D multzoa, euskararen ondareari buruzko informazioa jaso, gorde edota digitalizatu eta hedatzea helburu duten egitasmoak (gehienez ere hiru egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

Halaber, E multzoan, euskarari zuzenean lotutako alderdiak aztertzea helburu duten jardunaldiak lagunduko dira (gehienez ere, zazpi egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak), eta F multzoan, euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak (gehienez ere, bi egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

Azkenik, G multzoan, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak diruz lagunduko dira, hau da, irakurketa eta idazketa trebetasunak garatze aldera buruturiko jarduerak, sariak, lehiaketak, idazleen eta irakurleen arteko topaketak eta literatura gidak (gehienez ere, zazpi egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120