eustaten arabera

Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren jarduera %0,5 murriztu zen apirilean

Urteko lehen lau hiletako balantzean, industriaren jarduerak %2,6ko hazkundea izan du

EP - 2018(e)ko ekainaren 5a, asteartea - 12:52etan eguneratua

La industria gasista y petrolera de Irán demanda los tubos de acero sin soldadura vascos.

EAEko industriaren jarduera %0,5 murriztu zen apirilean. (Foto: N.G.)

Galería Noticia

La industria gasista y petrolera de Irán demanda los tubos de acero sin soldadura vascos.

Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren produkzioa %0,5 murriztu zen joan den apirilean, lan egutegiko termino homogeneoetan, eta 2017ko apirilarekin alderatuta. Urteko lehen lau hiletako balantzean, industriaren jarduerak %2,6ko hazkundea izan du, 2017ko aldi berarekin alderatuta.

BILBO. Bestalde, martxoarekin alderatzen bada, EAEko industriaren produkzioa %3,3 jaitsi zen joan den apirilean, behin urte sasoiko ondorioak zuzenduta, Eustat estatistika erakundearen datuen arabera. Lurralde historikoei dagokienez, industriaren produkzioaren apirileko urte arteko bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan, %5,4ko hazkundearekin, baina negatiboa Araban eta Bizkaian, %2,1eko eta %5eko murrizketekin.

Industria sektoreko handiek oso bestelako emaitzak izan dituzte apirilean urte arteko bilakaeran. Horrela, ekipo ondasunak %4,3 hazi dira, baina energiak %3 eta bitarteko ondasunak %1,8 jaitsi. Kontsumo ondasunek, oro har, %4,8 egin zuten behera, eta horien barruan, kontsumo ondasun iraunkorrak %13,7 eta kontsumo ondasun ez iraunkorrak %1,3 jaitsi ziren.

Hil artean, aldakuntzak bilakaera negatiboak izan zituen joan den matxoan industria sektore handi guztietan, energian izan ezik, ez baitzuen aldakuntza adierazgarririk izan (%0,0). Bitarteko ondasunek%3,4 egin zuten behera, ekipo ondasunak %0,5 eta kontsumo ondasunek %4,1 (kontsumo ondasun iraunkorrak -%9,9 eta kontsumo ondasun ez iraunkorrak -%1,8).

Bestalde, urte artean, industrian pisu gehien duten sektoreen artean, garraio materialak %6,2, makineria eta tresneriak %2,5 eta metalurgiak eta metal produktuek %0,6 gehitu ziren. Aitzitik, zura, papera eta arte grafikoak %5,7 jaitsi ziren, material eta tresneria elektrikoa %4,8 eta elikagaien industriak, edariak eta tabakoa %2,2.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120