deskontu-bonua

Bizkaitarrek uztailaren 2tik aurrera eman ahal izango dute izena “Euskara Eskura Txartela” lortzeko

2018-2019 ikasturtean programari atxikitako euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikulatzeko erabili ahal izango da

deia.eus - 2018(e)ko ekainaren 5a, asteartea - 13:28etan eguneratua

Un grupo de estudiantes, en un aula del euskaltegi

Un grupo de estudiantes, en un aula del euskaltegi

Galería Noticia

Un grupo de estudiantes, en un aula del euskaltegi

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak “Euskara Eskura Txartela” hirugarren urtez jarraian abiarazteko hitzarmen bat onartu du. Ekimena HABEren lankidetzarekin gauzatzen da, eta 480.000 euroko dotazioa du.

BILBO. Deskontu-bonu bat da, 2018-2019 ikasturtean programari atxikitako euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikula ordaintzeko erabili ahal izango dena. Bonua 2016/2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017/2018ko lehen deialdian hizkuntzaren A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak gainditu dituztenentzat da;pertsona horiek, gainera, Bizkaian erroldatuta egon behar dute.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak Gobernu Kontseiluan onartu du "Euskara Eskura Txartela" programa abian jartzea HABErekin eta Bizkaiko euskaltegiekin batera. Helburua da euskararen irakaskuntza sustatzea euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan;horretarako, deskontua egiteko bonu bat erabili ahal izango da 2018-2019 ikasturtean.

Proiektua abian jartzeko, Aldundiak 480.000 euroko aurrekontuko partida bat onartu du, konpromiso honen barruan: neurriak hartzea euskara ikasteko ahaleginetan diharduten pertsonei laguntza emateko. Neurrion bidez, pertsona horiek animatu nahi ditu euskara ikasten jarraitzera harik eta euskara erabili nahi dutenerako behar besteko jakite-maila lortu arte.

Bizkaian erroldatuta dauden pertsonek aukera izango dute "Euskara Eskura Txartela" (EET) programaren deskontu-bonua erabiltzeko;baina, horretarako, 2016/2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017/2018ko lehen deialdian hizkuntzaren A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak egiaztatu behar izan dute edo dituzte atxikitako euskaltegiren batean edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean. Maila horiek gainditzeaz gainera, ikastaro presentzialen kasuan, eskola-orduen % 75era joan behar izan dute;autoikaskuntzaren kasuan, berriz, ikastaroaren ordu teorikoen % 7,5ean mintzamen-saioetara joan behar izan dute.

Euskara Eskura Txartela bonoak izendunak eta besterenezinak izango dira, eta hiru kategoria hauetakoak izan daitezke:

  • A1 motako Euskara Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute;gehienez, 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2 motako Euskara Eskura Txartela:deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute;gehienez, 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1 motako Euskara Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute;gehienez, 300 eurokoa izango da bonua.
  • B2 motako Euskara Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute;gehienez, 400 eurokoa izango da bonua.

2018-2019 ikasturtean matrikula egiteko EET bonuak aurkeztu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak deskontuen ordainketak zuzenean izapidetuko ditu euskaltegiarekin edo autoikaskuntzarako zentro homologatuarekin.

"Euskara Eskura Txartela" programan izena emateko epea 2018ko uztailaren 2an irekiko da, eta eskabideak web-orri honen bidez izapidetu beharko dira: www.bizkaia.eus/euskaratxartela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120