Berritze lanak

Surbisak lankidetza hitzarmena sinatu du Caja Ruralekin

Bilboko eraikin eta etxebizitzen berritze urbanoa kudeatzeko ardura duen Udal Sozietateak hobekuntza-lanak erraztu nahi ditu

deia - 2018(e)ko ekainaren 5a, asteartea - 11:20etan eguneratua

Olabeagako auzoa.

Olabeagako auzoa.

Galería Noticia

Olabeagako auzoa.

SURBISAk, Bilboko eraikin eta etxebizitzen birgaitze urbanoa kudeatzeko ardura duen Udal Sozietateak, lankidetza-hitzarmena sinatu du Nafarroako Caja Rural-ekin, eraikin eta etxebizitzatan birgaitze-lanak finantzatzeko.

BILBO. Birgaitze-lanak Bilbon dauden eraikinetan eta etxebizitzatan egiten direnean aplikatuko da hitzarmena, betiere SURBISAren jardueraren baldintzak eta jarduera-eremuak kontuak hartuta.

Horrela, finantza-erakundeak maileguak emango ditu jabeen elkarteek malgutasun handiagoa izan dezaten euren eraikinetan edo jabeen erkidegoetan egindako obren ordainketak egiteko orduan. Maileguaren zenbatekoa egingo den lanaren arabera eta etxebizitza edo lokal bakoitzak jabeen erkidegoan duen partaidetza-kuotaren arabera ezarriko da.

Hitzarmen honen xede diren jarduketak finantzatzeko norbanakoei zein jabeen erkidegoei ematen zaizkien maileguak amortizatzeko gehieneko epea hamar urtekoa izango da. Aukeran, gabealdiak gehitu ahal izango dira, aipatutako gehieneko epe hori gainditu gabe baina. Eragiketan interes-tipoa merkatuaren unean uneko baldintzen araberakoa izango da.

Horrela, Surbisa Udal Sozietateak bultzatu nahi du jabeen elkarteek euren etxebizitzatan ahal denik eta baldintza onenetan obrak egin, birgaitu eta hobetzea.

ZER DA SURBISA?

SURBISA udal-sozietate bat da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Haren esku-hartzeko eremuaren barruan daude Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Otxarkoaga, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Surbisak helb

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120