ekainaren 29ra arte

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sarira hautagaiak aurkezteko epea irekita dago

Sari bakarra emango da, 4.000 eurokoa, itzultzaileak eta argitaletxeak erdibana banatzekoa

EP - 2018(e)ko ekainaren 4a, astelehena - 11:33etan eguneratua

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria.

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria.

Galería Noticia

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria.

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sarira hautagaiak aurkezteko epea irekita dago, eta ekainaren 29ra arte egongo da zabalik. Sarituak nortzuk diren urriaren 1ean jakingo da.

BILBO. Saria 2015an sortu zen, jatorriz euskaraz idatzitako literatura lanen itzulpenak saritzeko, "itzulpenak baitira euskal idazleek eta hauen lanek nazioarteko hedapena izan dezaten zubia". "Sari honek itzultzaileen ezkutuko lana nabarmendu nahi du", adierazi dute antolatzaileek.

Mundu osoko itzultzaile eta argitaletxeak aurkez daitezke sarira, betiere ondorengo baldintzak betetzen badituzte: aurkeztutako liburua jatorriz euskaraz idatzitako eta argitaratutako literatura lan baten itzulpena izatea, eta itzulpen hori 2017an argitaratutakoa izatea. Eskabideari dagokionez, itzultzaileak berak, argitaletxeak edota liburugintza, literatura edo itzulpengintzaren arloko beste eragile batek egin dezake.

Sari bakarra emango da, 4.000 eurokoa, itzultzaileak eta argitaletxeak erdibana banatzekoa. Izan ere, irabazleak nortzuk diren erabakitzeko orduan aintzat hartzen dira bai itzulpenaren kalitatea, baita literatura lana argitaratu duen argitaletxearen sustapen plana ere. Halaber, 2.000 euroko laguntza jasoko dute irabazleek saria jasotzera Euskal Herrira etortzeko edota literatura lana argitaratu den herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, publizitate kanpainak eta abar).

Hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 29ra arte egongo da zabalik, eta sarituak nortzuk diren urriaren 1ean emango da jakitera, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren biharamunean. Epaimahaia itzultzaile profesional batek eta Etxepare Euskal Institutuko eta Laboral Kutxako ordezkari banak osatuko dute.

Etxepare Euskal Institutuak euskal kultura sustatu eta nazioartean ezagutzera emateko lantzen dituen lan ildoekin bat egiten du sariak. Literaturaren alorrean, itzulpenak egiteko diru laguntzak eskaintzeaz gain, euskal idazleentzat bidaia poltsak ematen ditu eta nazioarteko liburu azoka eta literatura jaialdietan euskal idazleek parte hartu eta euren lanak aurkeztea ahalbidetzen du.

Halaber, sariaren bitartez, Laboral Kutxak euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa berresten du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120