XI. EDIZIOA

Klasikoen XI. irakurraldi jarraituak Bizkaiaren garrantzia azpimarratuko du Txomin Agirreren "kresala" obrarekin

Ekitaldia Arriaga Antzokian izango da ekainaren 7an, hamabi ordu jarraian, 08:00etan hasita

DEIA - 2018(e)ko ekainaren 4a, astelehena - 13:17etan eguneratua

Klasikoen XI. irakurraldi jarraituak Bizkaiaren garrantzia azpimarratuko du Txomin Agirreren "kresala"obrarekin.

Klasikoen XI. irakurraldi jarraituak Bizkaiaren garrantzia azpimarratuko du Txomin Agirreren "kresala"obrarekin.

Galería Noticia

Klasikoen XI. irakurraldi jarraituak Bizkaiaren garrantzia azpimarratuko du Txomin Agirreren "kresala"obrarekin.

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren hamaikagarren edizioak bizkaieraren garrantzia azpimarratu eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu nahi ditu Txomin Agirreren Kresala obrarekin.

BILBO. Ekimena Arriaga Antzokian izango da ekainaren 7an, osteguna, eta Euskara Ikasleen Jaiaren barruan kokatzen da. Arriagako Plazan egingo den erromeria batekin burutuko da eguna, iluntze partean. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak babesten dute ekitaldia.

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleok Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu dute hamaikagarrenez, ikasturteari amaiera emateko. Hamabi ordu jarraian, 400 bat lagun txandatuko dira Txomin Agirreren obra irakurtzen.

Ekitaldia Arriaga Antzokiaren kanpoaldeako pantaila batean eta EITB-ren webgunean jarraitu ahal izango da zuzenean. Bere aldetik, Azkuna Zentroak Kulturen Atarian jarriko du pantaila bat eta zuzeneko konexoak egingo ditu tarteka.

Irakurraldia goizeko 08:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etan bukatuko da. Kirmen Uribek irakurriko ditu liburuko lehenengo lerroak, irakurraldiari hasiera ematen. Ohikoa denez, Euskal gizartearen arlo guztietako jendeak irakurriko ditu Kresalaren pasarteak jendaurrean. Hauexek izango dira partaideetako batzuk: Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Bilboko Udaleko ordezkariak, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Laboral Kutxako arduradunak, Andres Urrutia Euskaltzainburua, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta irakasleak, komunikabideetako eta sindikatuetako ordezkariak;Bilbo Zaharra Euskaltegiko eta Bilboko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak, kultur eragileak, ostalariak, Gotzaingoaren ordezkariak eta ekonomista, abokatu eta ingeniarien eskola profesionaletako ordezkariak eta abar. Tarteka, munduan zeharreko Euskal Etxeetan grabatutako irakurketa-bideoak proiektatuko dira.

Klasikoen irakurraldiari jai giroko bukaera eskaini nahian, musika eta dantza emanaldia izango da Arriaga Antzokiaren parean, Bilboko Gaztedi dantzari taldearen gidaritzapean. Jai honekin euskarazko ikasle guzti-guztiei omenalditxo bat egin nahi zaie baita klasikoak ezagutarazi ere. Horretarako, Bilbo Zaharra Euskaltegiak prestatu ditu Kresalaren inguruko unitate didaktiko batzuk, ikastetxe, ikastola, euskaltegi eta abarretan erabiltzeko eta lantzeko.

Bestalde, Alde Zaharreko eta Abandoko Metro Geltokietan aurreko edizioei buruzko argazkiz eta kartelez osatutako erakusketa ikusgai dago egunotan.

KRESALA

Domingo Txomin Agirre Badiola (Ondarroa, 1864- Zumaia, 1920) euskal idazle eta apaiza euskarazko lehen eleberrigilea izan zen, askoren ustez, eta Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen. Haren lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira.

Kresala "Euskal-Erria" aldizkarian zatika argitaratu zen lehen aldiz 1901-1904 urteen artean. Bizkaieraz idatzia dago eta itsasbazterreko herrien bizimodua eta herritarren pentsamendu eta ohiturak biltzen ditu, arrantzaleen bizimodua eredugarritzat aurkeztuz. Idealismoaz baliaturik eta maitasun istorio bat tartekaturik, Txomin Agirrek zehaztasun eta bizitasun handiz erakusten digu nola bizi ziren gure arrantzaleak XX. mendearen hasieran.

Eleberri hau aukeratzeko arrazoiak hurrengoak dira. Klasikoa delako, bizkaieraz dagoelako, eleberri kostunbristaren ezaugarriak dituelako, erlijiotasun transzendente bat garatzen duelako, naturaz gaindiko indarren apologia egiten duelako eta irakurtzeko irrika sortzen duelako.

Kresalak hizkuntza aberats eta adierazgarria erabiltzen du, elkarrizketa biziak ditu eta bertan pertsonaiak euskaldun on eta txarraren prototipoak aurkitzen ditugu. Sentimenduetan sakontzen duen euskarazko lehen eleberria da, euskal fikziozko prosaren sortzailea. Itsasoaren usaina du, antzinako gizarte eta baloreak agertzen ditu eta kontserbadurismo atzerakoia ulertzen laguntzen ditu.

Aurreko urteetan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak, Franz Kafkaren Metamorfosia eta iaz Itxaro Bordaren %100 Basque irakurri ziren Arriagan.

Urtero bezala, Bilbo Zaharra Forumek Arriagan irakurriko den eleberriaren inguruko hitzaldi-sorta batzuk antolatu ditu. Lehenengoa otsailean egin zen. Hurrengo egunetan, Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe arituko dira.

BILBO ZAHARRA FORUM Euskaltzaindian (Plaza Berria), 19:00etan

Ekainak 4, astelehen

Itxaro Borda: “Atzoko eta gaurko kresalak”

Ekainak 5, asteartea

Koldo Izagirre: “Arranondotik Trintxerpera Galizian barrena” Harkaitz Cano: “Kresalaren haritik, gaurkotasun apunteak”

Ekainak 6, asteazkena

Kirmen Uribe: “Haurtzarominak Agirreri”

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120