bost agente dira guztira

Bilboko udaltzaingoek analisiaren eta inteligentziaren ikuskaritza sortu berri dute

Jarduera nagusia krimenei eta istiluei eta sortzen diren mehatxuekin lotutako informazioa jasotzea, tratatzea eta aztertzea da

DEIA - 2018(e)ko ekainaren 4a, astelehena - 11:38etan eguneratua

Bilboko udaltzaingoak analisiaren eta inteligentziaren ikuskaritza sortu dute.

Bilboko udaltzaingoak analisiaren eta inteligentziaren ikuskaritza sortu dute.

Galería Noticia

Bilboko udaltzaingoak analisiaren eta inteligentziaren ikuskaritza sortu dute.

Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, gaur bildu da Bilboko Udaltzaingoaren Analisiaren eta Inteligentziaren Ikuskaritza berria osatzen duten agenteekin.

BILBO. Ikuskaritza berria gaur hasi da lanean. Bost agentek, agente lehen batek eta ofizial batek osatzen dute eta guztiek dute esperientzia handia Udaltzaingoan. Auzo-poliziaren eredura hurbiltzeko asmoarekin bat etorrita sortu dute ikuskaritza berri hau.Abian hasi aurretik udaltzainek prestakuntza-aldi bat egin behar izan dute Ertzaintzaren Analisiaren eta Inteligentziaren Bulegoan.

Ikuskaritzaren jarduera nagusia da krimenei eta istiluei buruzko informazio interesgarria, eta aldian-aldian sortzen diren mehatxuekin eta mehatxu aldakorrekin lotutako informazioa jasotzea, tratatzea eta aztertzea. Hori dela-eta, Udaltzaingoarentzat interesgarria den informazioa koordinatu, sistematizatu, harrapatu, interpretatu eta transmititu beharko dute, egoerak aztertzeko eta problemei eta gertaerei aurrea hartzeko.

Prestatuko duten informazioak honako hauetarako balioko du:

Arriskuen eta mehatxuen prebentzio aktiboan erabiltzeko.

Delituak eta bizikidetzaren aurkako legez kontrakoak pertsegitzeko.

Kudeaketa aurreratuari begira balioa duen informazio bihurtzeko.

Plangintza eta erabakiak hartzea errazteko.

Inteligentzian oinarritutako polizia prebentiboaren eredua sendotzeko.

Horrela, auzo-poliziaren eredurantz beste urrats bat eman du Bilboko Udaltzaingoak. Horrela, delituen eta segurtasunean, lasaitasunean eta bakean den elkarbizitzan eragina duten gorabeheren datuak aztertzean plangintza eta prebentzio hobea eta handiagoa landu ahalko du Udaltzaingoak herritarren alde.

Orain arte Bilboko Udaltzaingoak ez du eduki beren-beregi datuak aztertzen dituen sistemarik, ezta horretan soilik aritu den pertsonarik ere;eta Ertzaintzaren datu analitikoekin lan egin izan du. Ikuskaritza berri hau eratuta, informazioa zuzenean aztertuko dute, prozesatutako informazioa bideratuko dute, ikertu beharreko aldeetan azterketak egin ahal izango dituzte, informazio gordina inteligentzia bihurtuko dute;hau da, erabakiak hartu ahal izateko informazio bihurtuko dute. Horrez gain, besteak beste, delituak zein ordena-alterazioak ugaritzea edo gizalegezkoak ez diren jokaerak garatzea errazten duten problematikak identifikatuko dituzte;eta ahultasun handiko taldeak, lekuak zein egoerak, baita segurtasunik eza sor lezaketen kausak ere, detektatu ahalko dituzte udaltzainek.

Gainera, agente horiek Ertzaintzaren inteligentzia-zerbitzuekin koordinaturik eta elkarlanean arituko dira. Krimenei buruzko informazioari dagokionez, beste unitate, polizia, erakunde eta organismoekin lotura-lana ere egingo dute.

Ikuskaritzan bost gizon eta bi emakume daude. Auzo-ikuskaritzetatik datoz, esperientzia luzea dute patruilatzen eta 36 eta 44 urte bitartekoak dira. Agente hauen artean badira Zuzenbidean, Informazio Zientzietan, Psikologian lizentziatuak eta Zuzendaritzako Idazkaritzan eta Marketingean diplomatuak. Kriminologian, Kudeaketa Komertzialean eta Marketingean masterrak dituzte eta hizkuntza batzuk menperatzen dituzte. Gainera, polizia-arloan prestakuntza berezi handia dute guztiek.

Udalak ikuskaritza hau uriarentzat erabilgarria eta eraginkorra den polizia-analisiaren eta inteligentziaren zerbitzu gisa onartua izatera heltzea nahi du. Ezagutzarako prestatua eta irekia izan dadin nahi du Udalak, Bilboko Udaltzaingoaren eta uriko herritarren beharrei eta espektatibei modurik egokienean erantzun ahal izateko.

Segurtasunaren aldeko Itunarekin zerikusia du ikuskaritza hau abian jarri izanak, itun horretan prebentzio-neurriak eta auzo-poliziaren eredua sendotzea lehenetsi direlako;eta, hain zuzen, ikuskaritza berri honek ildo horretatik lan egingo du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120