sari banaketa

DBHko bigarren mailako 3.000 bat ikaslek parte hartu dute Eduardo Chillida Matematika Olinpiadan

Luis Chillida egon da ere, olinpiadari izena ematen dion eskulturagilearen semea

Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 17:00h

Cristina Uriartek XVI Eduardo Chillida Matematika Olinpiadako sariak banatu ditu

Cristina Uriartek XVI Eduardo Chillida Matematika Olinpiadako sariak banatu ditu (Irekia)

Galería Noticia

Cristina Uriartek XVI Eduardo Chillida Matematika Olinpiadako sariak banatu ditu

GASTEIZ. Euskadiko 104 ikastetxetako 3.000 neska-mutil inguruk hartu dute parte XVI. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadan. Arabako 20, Bizkaiko 49 eta Gipuzkoako 35 DBHko bigarren mailako ikastetxetako ikasleak aritu dira aurten lehiaketan.
 
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Lucia Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak Matematika Olinpiadaren sariak banatu dituzte ostiral honetan, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den ekitaldian. Ekitaldian Luis Chillida ere egon da, olinpiadari izena ematen dion eskulturagilearen semea.

Metematika Olinpiadaren lehen fasea parte hartu duten ikastetxeetan bertan burutu zen, eta irakasleek hautatu zituzten finalera pasatuko ziren bi edo hiru ikasle onenak, ikastetxearen tamainaren arabera. Finala maiatzaren 12an izan zen, Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta 225 neska-mutil lehiatu ziren.

Olinpiadan puntuaziorik altuena eskuratu duten 12 ikasleek dagozkien sariak jaso dituzte ostiral honetan, senitartekoak eta beraien ikastetxeetako ordezkariak ere ekitaldian zirela. Lehen lau sarituek, hala direla egiaztatzen duen diplomaz gain, Casio kalkulagailuzientifiko bana eta Ingalaterran hiru astez ingeles ikastaroa egiteko beka jaso dute.

Gainera, lehen hiru sailkatuek eskubidea irabazi dute ekainaren 21etik 25era Valentzian egingo den Estatu mailako olinpiadan parte hartzeko, EAE ordezkatuz. Gainerako saridunek, diplomarekin batera, Elkar liburu dendetan erabiltzeko 100 euroko txartel bana eta Casio kalkulagailu zientifiko bana jaso dituzte.

Eduardo Chillida Matematika Olinpiada EMIE 20+11 Euskadiko MatematikaIrakasleen Elkarteak antolatzen du, Hezkuntza Sailaren laguntzarekin. Hirugarren ediziotik Eduardo Chillidaren izena darama. Aurten 16. ediziora egin du, honako helburu hauei jarraiki: matematikak ezagutaraztea, ikasle nahiz irakasleentzat dibertigarri izango den jardueraren bidez;ikasleen artean matematikarekiko zaletasuna sustatzea, problemak ebatziz;eta sormena, erabaki gaitasuna, pentsamendu dibergentea eta egoera berriei aurre egiteko eta ezohiko problemak askatzeko gaitasuna piztea.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiko Matematika aholkulari Santiago Fernandezek hitzaldia eman du, "La belleza de los números" izenburupean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120