Brankaganetik kikuke

Anbizinoa eta baloreak

Ramon Basaldua - 2018(e)ko ekainaren 2a, larunbata - 06:01etan eguneratua

Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

Columnista Ramon Basaldua

EZ da ezustekorik egon eta Eduardo Berizzok zuzenduko dau Athletic hurrengo denboraldian. Josu Urrutiak esan dau anbizinoa eta baloreak buztartzen dituela entrenatzaile argentinarrak. Gustoko neban Berizzo berak zuzenduriko taldeek erasoko futbolaren aldeko apostu garbia egiten dabelako. Alde horretatik, gogoan daukadaz Celtak San Mamesen egindako partidu bikainak. Aurkezpen ekitaldian esandakoak entzunda, ziur nago Athleticek asmatu egin dauela hurrengo denboraldirako entrenatzailea aukeratzeko orduan. Hasteko, euskera ikasteko ahalegina egingo dauela iragarri dau, kazetariok geure herriko hizkuntzan egiten doguzan itaunak ulertzeko beste, sikeran. Keinu horrek asko esan gura dau Berizzoren alde. Beste alde batetik, Athleticeko entrenatzaile barriak errespetua erakutsi dau Zigandak egindako lanaz. Luis Bonini zanarekin Athleticen ganean izandako elkarrizketak aitatzea be esanguratsua da. Esan beharrik ez dago aitatu dodazan kontu honeek bigarren mailakoak dirala gaur egungo futbolean, garrantzitsuena partiduak irabaztea da-eta. Nik, ostera, ezin dot ukatu garrantzi handia emoten deutsedala kontu horreei.

Marcelo Bielsaren semea dogu Eduardo Berizzo eta datorren denboraldiko Athleticek erasora jokatuko dau, baloia erabiliko dau, protagonista izaten ahaleginduko da eta aurkaria itotzeari ekingo deutso lehen minututik. Ez dago zalantzarik Berizzok proposatuko dauen estiloaren ganean. Joko sistima horrek, baina, exijentzia ikaragarria dakar eta ikusiko dogu zelan erantzuten dauen plantilak, aldaketa nabarmena egongo dalako aurreko urteekaz alderatuta, defenditzeko orduan batez be. Ez da bide erreza izango.

Eduardo Berizzo langile sutsua da. Honezkero, Athleticek azken denboraldian jokatutako partidu guztiak ikusi dauz. Honen harira, Marcelo Bielsak ez eban futbolari izandakorik gura bere laguntzaile taldean lan asko egiteko ohitura handirik ez ei dabelako. Holakoren bat izan ezkero, lan piloa emoten eutson -gehienetan ezertarako balio ez arren- haren lanerako borondatea eta gaitasuna neurtzeko. Eduardo Berizzok “maisuak” jarritako azterketa guztiak gainditu ebazan eta horrek be asko esan gura dau Athleticeko entrenatzaile barriaren alde. Marcelo Bielsaren iturritik edan dau Berizzok baina futbola ulertzeko moduan bat etorri arren, ikaslea eta maisua oso ezbardinak dira giza harremanetan. Hasteko, Eduardo Berizzok begietara begiratzen zaitu zuk egindako galdera bateri erantzuten dabilenean. Bielsak hasarre egoanean bakarrik altzaten eban burua.

Athleticeko entrenatzaile barria bost laguntzailegaz iritsi da Bilboko taldera: Marcucci, Fernandez, Kisluk, Bonano eta Uglessich. Eta lan talde barriaren aurkezpenean, klubetik urten beharra euki daben Ziganda, Arostegi, Urkiza eta Etxeberria gogoratu dodaz. Futbolaren legea izango da, baina Athletic Clubek lau profesional bikain galdu dauz. Lehen entrenatzailea izandakoak ez jarraitzea ulergarria izan daiteke baina beste hiru kasuetan, clubetik urtetea galera handia da. Futbol profesionalean, entrenatzailea eta bere lan talde osoa botaten dabez emaitzak txarrak diranean, bai, baina Athleticen bereziak bagara bereziak izan behar gara.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120