liburu azoka

Liburu aurkezpenak eta Woman in Black zikloa, datorren astean Bidebarrieta Kulturgunean

Jarduera guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan

2018(e)ko ekainaren 2a, larunbata - 19:14etan eguneratua

Jarduera guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan

Jarduera guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan

Galería Noticia

Jarduera guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan

Bidebarrieta kulturguneak, liburu Azokarekin lankidetzan, liburuen aurkezpenak eta genero beltza lantzen duten emakume idazleei buruzko Woman in Black zikloa jasoko ditu hurrengo aste osoan. Ekitaldi guztietan sarrera librea izango da leku guztiak bete arte arratsaldeko 20.00etik aurrera

BILBO. Astelehenerako egitarauak Benjamín Prado idazle madrildarraren “Los treinta apellidos” liburu berriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du. Familia saga baten Atlantikoko bi aldeetako ustelkerian eta handinahian zentratzen da. Juan Urbano detektibe bereziaren itzulera den lan horretan, egileak eleberri beltzaren eta historikoaren arteko istorioa lortzen du, arriskuz betetako ikerketarekin, akzio dosi egokiekin, eta polizia liburu klasikoen moduan.

Asteartean, ekainaren 5ean, Woman in Black zikloa inauguratuko da. Eleberri beltza, azken urteetan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den generoa, idazten duten emakumeengan zentratutako zikloa da. Azokaren hurrengo edizioetan jarraitzeko bokazioa duen zikloaren lehenengo saioak María Oruña, Susana Rodríguez Lezaun eta Estela Chocarro idazleak elkartuko ditu, Idoia Jauregi kazetariak moderatutako jende aurreko solasaldian.

Asteazkenean, ekainaren 6an, Iñaki Martínezen “Donde los hombres llevaban sombrero” liburua aurkeztuko da, berrogeita hamarreko hamarkadako La Habanan girotutako intriga, konponbide errazik ez duen maitasun hirukiarekin. Iñaki Martínezek “Arresti”, ETAren eta enpresa munduaren arteko harremanari buruzko eleberria idatzi zuen, eta “La ciudad de la mentira” lanarekin Nadal Sariaren finalista izan zen 2015ean.

Liburuaren azoka dela eta antolatutako programazio bereziak jarraipena izango du ostegunean eta ostiralean, Woman in Black zikloaren beste bi saiorekin. “Vascas de armas tomar” izenburupean, ostegunean Noelia Lorenzo, Amaia Manzisidor eta Alaitz Leceaga idazleak elkartuko dira. Ostiralean, eleberri beltza idatzi duten hiru emakume kazetariren txanda izango da. Horrela, “Noticias vs ficción o cómo hacer verosímil la realidad” saioak Lara Siscar, Inés Martín eta Silvia Barba elkartuko ditu. Bi saioak Idoia Jauregik moderatuko ditu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120