ekainaren 1etik 30era arte

BBK-k eta BioCrucesek bekak eskatzeko epea zabaldu dute

Beka hauek gaixotasunen diagnostiko, sendabide eta prebentzioan lagunduko duten egitasmoak finantzatzeko helburuarekin sortu ziren

DEIA.EUS - 2018(e)ko ekainaren 1a, ostirala - 12:17etan eguneratua

Biocruces beken bosgarren ediziorako deialdia egin duBBK-k

Biocruces beken bosgarren ediziorako deialdia egin duBBK-k

Galería Noticia

Biocruces beken bosgarren ediziorako deialdia egin duBBK-k

BBK-k eskatzen dituen Beka hauek duela lau urte sortu ziren gaixotasunen diagnostiko, sendabide eta prebentzioan lagunduko duten egitasmoak finantzatzeko helburuarekin.

BILBO. BBK-k eta Biocruces Osasun Ikerketako Institutuak (BioCruces OII), lankidetza-hitzarmenbaten bidez, bekak antolatu dituzte euskal osasun-sistemara “talentua” erakarri eta bertan atxikitzeko, bikaintasunezko ikerketa eta berrikuntza sustatuz osasun-espezialista berrienartean, eta nazioartean ospea duten zentroekin ere lan eginez.

Ekain osoan eska daitezkeen beka hauetaz goi-mailako tituludunak balia daitezke, espezialista-titulua Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) lortua baldin badute, eta beren prestakuntza-aldia 2016an edo 2017an amaituta edo 2018an amaitzekotan baldin badira (beste urte batzuk ere baloratuko dira, baina lehentasun txikiagoarekin).

Aukeraketa egiteko, Ebaluazio-azpibatzordeak, besteak beste, honako hauek balioetsiko ditu: deialdira egokitzea, eskatzailearen curriculum vitae, ikerketa-proiektua eta bere bideragarritasuna, gizarte-eragina, osasun-sisteman nola sartzen den, baita Biocruces OII-ko arloetara eta lan-ildoetara egokitzen den edo ez, eta babesten eta aurkezten duen taldearen ikerketa-ibilbidea.

Bekak 12 hilabeteko kontratua emango du Biocruces OII-n, ekainaren 1eko 14/2011 Legeak, zientzia, teknologia eta berrikuntzarenak, xedatutakoaren babesean garatuko den kontratua.

Dena den, atzerrian ospe nabarmeneko zentro batean 2 eta 4 hilabete arteko egonaldia egin beharko da, bai adierazitako denboraldian edota bukatu eta berehala.

Deialdiaren epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era.

• Aukeraturiko hautagaiak lanean hasteko epea: 2018ko irailaren 1etik urriaren 31ra.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120