Datorren ekainaren 5ean

Bilboko 8 ikastetxek "Eskola jasangarriaren" ziurtagiria jasoko dute

Ingurumenaren Nazioarteko Egunean sentsibilizazio-ekintza batzuk egingo ditu

DEIA - 2018(e)ko ekainaren 1a, ostirala - 18:37etan eguneratua

Ekoetxea Urdaibai está en la Torre Madariaga.

Ekoetxea Urdaibai (Ekoetxea Urdaibai)

Galería Noticia

Ekoetxea Urdaibai está en la Torre Madariaga.

Datorren ekainaren 5ean Euskal Herriko Eskolako Agenda 21 Programaren barruan parte hartu duten 30 ikastetxe publiko eta pribatuk “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria jasoko dute. Ekitaldia Busturiako Urdaibaiko Ekoetxean egingo da eta .

BILBO. Aurten, saria jasoko duten 30 Euskal Herriko ikastetxeetatik 8 Bilbokoak dira: horietako hiruk aurreneko aldiz jasoko dute ziurtagiria eta gainerakoek berritu egin dute jasangarritasunarekin duten konpromisoa.

“Eskola Jasangarriaren” ziurtagiriak banatzeko ekitaldian agiria jasoko duten ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak bertaratuko dira, bai eta ikastetxeak dauden herrietako alkate, zinegotzi eta teknikariak ere.

Euskal Herriko Eskolako Agenda 21 Programan 443 ikastetxek parte hartu du eta horietako 30ek berrikuntzarekin, kalitatearekin eta ingurumenarekin konpromisoa hartuta dutela erakutsi dute.

Une honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 114 udalerritako 220.000 eskola-umek parte hartzen du jasangarritasunerako hezkuntzaren arloko Eskolako Agenda 21 Programan. Bilbotik 54 ikastetxek parte hartu du eta horietako 10ek lehendik du “Eskola Jasangarriaren” agiria.

Eskola hauek eredu dira Agenda 21eko gainerako ikastetxeentzat, berrikuntzarako gaitasuna eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa erakutsi dutelako.

Ekitaldi horrekin amaiera emango zaio irailean abiatu zen prozesuari;denbora horretan, ikastetxeek ebidentziak bilatu dituzte kanpoko auditoretza baten bidez frogatzeko ikastetxeek, euren baliabideen kudeaketa eta hezkuntza-komunitatearen parte hartzeko bideak jasangarritasunarekin bat datozela..

Bilboko ikastetxe hauek jasoko dute “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria:

  ARTXANDAPE IKASTOLA HLBHIP
  HARROBIA BHIP
  PEÑASCAL BHIP
  EMILIO CAMPUZANO LHII
  LA INMACULADA-HIJAS DE JESÚS HLBHIP
  DIEGO BERGUICES-OTXARKOAGA BHIP
  NTRA. SRA. DEL PILAR HLBHIP
  OTXARKOAGA BHIP

Agiriak banatzeko ekitaldia ekainaren 5ean izango da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Egun horretan, Bilboko Udalak zenbait sentsibilizazio-ekintza egingo ditu.

Ingurumenaren Nazioarteko Egunerako aurten aukeratu den leloarekin, “Hondakin plastikoen kutsadurarik ez”, dei egin nahi zaie munduko herritarrei, hondakin plastikoen kutsadurarik gabeko planetaren alde egin dezaten. Urtero-urtero 8 tona plastiko botatzen dira ozeanoetara eta horrek itsasoko bizitza eta gizakiarena mehatxatu eta ekosistema naturalak suntsitzen ditu.

Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak aurreratu duenez, “egun horrekin bat egitean, zabaldu nahi dugun mezua da eguneroko bizimoduan plastikoaren erabilera murrizteko ohiturak alda ditzakegula, plastikoek zauri handiegia eragiten baitute naturan eta baita gure osasunean ere”.

etiquetas: bilbao, agenda 21

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120