pertsonen zahartze aktiboa errazteko

Aldundiak eta Lantegi Batuak-ek lan-inguruak aldatu dituzte

Proiektuak 800 pertsona eta 40 profesional baino gehiagoren partaidetza dauka

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 31a, osteguna - 12:23etan eguneratua

Aldundiak eta Lantegi Batuakek lan-inguruak aldatu dituzte desgaitasunak dituzten pertsonen zahartze aktiboa errazteko

Aldundiak eta Lantegi Batuakek lan-inguruak aldatu dituzte desgaitasunak dituzten pertsonen zahartze aktiboa errazteko

Galería Noticia

Aldundiak eta Lantegi Batuakek lan-inguruak aldatu dituzte desgaitasunak dituzten pertsonen zahartze aktiboa errazteko

Okupazio-zentroetan pertsona erabiltzaileen zahartzeari aurre egiteko abian jarri den proiektu pilotuaren emaitza laguntza gehiagoko plaza mota berri baten diseinua izan da;horri esker narriatzearen edo zahartzearen sintoma goiztiardun desgaitasun intelektuala duten pertsonek, nahi badute, lanean jarraitzeko aukera izango dute.Bizkaiko Foru Aldundiak Lantegi Batuaken 5 okupazio-zentrotan jarri zuen abian, 2015ean, proiektu berritzaile hau. Esperientzia beste erakunde batzuek (Usoa, Ranzari, Gallarreta, Gaude eta Rafaela María) kudeatzen dituzten foru sareko beste okupazio-zentro batzuetara zabalduko da.

BILBAO. Bizkaiko Foru Aldundiak lan-inguruan desgaitasun intelektuala duten pertsonen zahartze aktiboa sustatzen jarraitzen du, hain zuzen ere pertsona horien narriadura goiztiarrak erantzun berritzaileak eskatzen dituelako jasotzen dituzten laguntzen eta zerbitzuen eskaintzari dagokionez. Asmo horrekin Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, Lantegi Batuak erakundearen laguntzarekin, Egokiplan garatu du, esku hartzeko eredu berritzailea. Egokiplanen helburua, sintomak detektatu eta baloratu ondoren, desgaitasun intelektuala duten pertsonen narriadura arintzea, gaitasunak hobetzea eta zahartze aktiboa sustatzea da, horretarako berritzaileak eta transferitzeko modukoak diren bitartekoak eta metodologiak erabiliz. Honi guztiari esker pertsona horiek, nahi badute, euren okupazio-zentroetan ekoizteko jarduerak garatzen jarraitu ahal izango dute.

Gizarte Ekintzako diputatuak, Isabel Sánchez Roblesek, Lantegi Batuakeko zuzendari nagusia den Txema Francorekin batera, iragarri du proiektu hau dagoeneko ez dela pilotua eta aurten okupazio-zerbitzuetako berariazko modalitate -Egokiplan- bihurtuko dela, bereziki foru erantzukizuneko okupazio-zentroetan, Lantegi Batuakek kudeatzen dituenetik hasita, zahartze aktiboa laguntzeko aplikatuko dena.

Isabel Sánchez Roblesek honakoa azpimarratu du: "2015ean Lantegi Batuakekin batera abian jarri genuen proiektu pilotuaren emaitza onek plaza mota berri baten diseinua ekarri dute;plaza horiek laguntza gehiago dauzkate eta narriatzearen edo zahartzearen sintoma goiztiardun desgaitasun intelektuala duten pertsonek, nahi badute eta hori egitea aukeratzen badute, euren zentroetan lanean jarraitzeko aukera izango dute. Ezartzen dugun eredu berri honetan helburua lortzeko pertsona horiek behar dituzten laguntzak bideratzen dira". "Kontua laguntza horiek pertsonen okupazio-inguruan egokitzea da eta erabiltzaileei errutinak, lotura emozionalak eta sozialak mantentzeko aukera eskaintzea", azaldu du Gizarte Ekintzako diputatuak.

Beste alde batetik, Txema Francok zehaztu du hasiera baten zerbitzu berri hau  Lantegi Batuaken Getxo, Basauri, Zalla eta Otxarkoagako (Bilbo) zentroetan ezarriko dela, guztira 40 plazarekin, hau da, 10 plaza hasieran hautatu diren zentro horietariko bakoitzean. Erakundeko zuzendari nagusiak esan du Egokiplan, Zahartze Aktiboan Laguntzeko Okupazio-Zerbitzuak eskaintzen dituen plaza berri hauetan "laguntzak sendotzen dira narriatze/zahartze egoeran dauden desgaitasun intelektualeko pertsona guztien beharrizanak estaltzeko, hau da, pertsonalizazio eta indibidualizazio maila altuagoekin".

Halaber, Gizarte Ekintzako foru diputatuak aurreratu du esku hartzeko eredu hau foru erantzukizunekoak diren beste okupazio-zentro batzuetara zabaltzen ari direla. Horrela aurten bertan foro bat sortu da sareko zentroak kudeatzen dituzten Usoa, Ranzari, Gallarreta, Gaude eta Rafaela María erakundeekin eta eredua ezartzeko plana apurka-apurkakoa izango da datozen bi ekitaldietan zehar.

"Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lantegi Batuaken arteko lankidetza publiko-sozialaren eredu honekin, aldi berean maila berekoen arteko transferentziaren eredua ere badena, datozen bi urteetan eta metodologia berritzaileak erabiliz 1.410 plaza dituen Bizkaiko okupazio-sarean agertzen ari den zahartzearen errealitateari egokituko zaio, Bizkaian guretzat pertsonarengan finkatzen den arreta dena gauzatuz", esan du, amaitzeko, Isabel Sánchez Roblesek.

Desgaitasuna duten pertsonen zahartze aktiboa euren lan-esparruan

Desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-itxaropenak gora egin du azken urte hauetan. Gaur egun Lantegi Batuaken desgaitasuna duten pertsonen % 59,8ak 40 urtetik gora ditu eta % 35,2a 50 urtetik gorakoa da. Normalean pertsona hauek azken adin horretatik aurrera hasten dira zahartzaroaren sintomak igartzen baina gerta daiteke narriadura-sintomak arinago ere agertzea eta aurretiazko zeharkako jarduketak burutu behar izaten dira.

Zahartze aktiboan laguntzeko okupazio-zerbitzuko Egokiplan modalitatea Bizkaiko Foru Aldundiak proiektu pilotu moduan Lantegi Batuakek kudeatzen dituen foru erantzukizuneko 5 okupazio-zentrotako okupazio-plazetan desgaitasun intelektuala duten pertsonen zahartze aktiboaren arloan garatu duen lanaren emaitza da. 2015ean abian jarri zenetik berariaz okupazio-ingururako gaitutako espazioetan programatu diren  jarduera eta/edo terapia guztietan parte hartu dutenak desgaitasun intelektualdun 800 pertsona eta 40 profesional baino gehiago izan dira.

Aurrez landu den esperientzia pilotu honi esker aukera egon da orain, 2018an, zabaltzen ari den Egokiplan esku hartzeko eredua identifikatzeko, definitzeko eta balidatzeko:

-   Bizkaiko pertsona erabiltzaileen zahartzearen/narriatzearen gaur egungo mapa eguneratuz.

-  Gaur egungo okupazio-eredutik, eskatzen diren profil profesional berrietatik eta funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste elementu batzuetatik  abiatuta laguntzaren intentsitate osagarria identifikatuz.

-   Narriatze/zahartze egoeren eta narriatze/zahartze arriskuen alerta egoeren balorazio-sistema diseinatzeko aukera emanda.

-  Besteak beste honako hauen guztien mantenuan eta hobekuntzan frogatu diren metodologien eragin positiboa egiaztatzea: gaitasunak;jarduera fisikoa;pertsonen arteko erlazio, kontaktu afektibo eta gizarte-partaidetzarako ahalmena edo trebezia;erlaxazio mailaren gehikuntza;  jarrera disrruptiboen jaitsiera;ongizate pertsonalaren eta motibazioaren gehikuntza.

-  Emaitza egokiekin frogatu diren metodologiak: Feldenkrais, Snoezelen, biodantza, zentzumen askotako estimulazioa funtzio askotako aretoetan, musikoterapia, errealitate birtuala, mindfulnessa, arteterapia, animalien bidez lagundutako terapia, serious games, etab.

Esperientzia berritzaile hau laster kaleratuko den argitalpen baten agertuko da eta dagoeneko berrikuntzaren arloko aintzatespenak jaso ditu. Hori ez ezik,  EHU/UPVk Bizkaiko Foru Aldundiak Lantegi Batuakekin batera okupazio-zentroetan frogatu dituen terapien eragingarritasuna balidatu du. Zehatzago esanda, Fisiologia Departamentuak Feldenkrais metodoaren eragingarritasuna frogatu du. 2016an garatu zen ikerketa-lanaren emaitzak iazko urrian argitaratu ziren nazioarte mailan eragina duen "Research in Developmental Disabilities" aldizkarian.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120