Nacho de Paz izango da musika zuzendaria

Ikuskizun berezia bihar Arriagan, kontzertu eta zinearen fusio izango dana

Ostegun honetan, arratsaldeko 19:30ean, Arriaga Antzokiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) ikuskizun berezi bat eskainiko dute

DEIA.EUS - 2018(e)ko maiatzaren 30a, asteazkena - 12:29etan eguneratua

Nacho de Paz.

Nacho de Paz.

Galería Noticia

Nacho de Paz.

Fritz Langekin eta zine espresionista alemanarekin orokorrean harreman handia izandako Gottfried Huppertz musika-egilearen arrakasta nagusia izan zen Metropolis, BOSek interpretatuko duen Jatorrizko Soinu Banda. 
Denboraldiko ikuskizun berezienetakoa eskaintzeko: Metropolis, Nacho de Paz maisua izango da musika zuzendaria.

BILBO. Duela urtebete baino pixka bat gehiago antzeko esperientziaz gozatu ahal izan genuen, Nosferatu ordura arte ikusi ez genuen bezala ikusiz, eta orain gauza bera egingo dugu Metropolis ezinbesteko filmarekin. Filmaren eragina gure egunetara arte heldu da, eta nabarmena da film askotan, Blade Runnerren edo Star Warsen, bi adibide bakarrik aipatzearren. Zine eta musika zaleentzat ezinbestekoa den hitzordua Arriaga Antzokian izango da, bihar ostegunean, maiatzaren 31n, arratsaldeko 19:30ean.

Kontzertu baten eta zine saio baten arteko fusio paregabe gisa planteatutako proposamen eszenikoak zuzeneko musika eskainiko du, zientzia fikziozko zinearen Metropolis (1927) lan klasikoa proiektatzen ari den bitartean. Fritz Langen film ezagunaren edertasuna are eta nabarmenagoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eskainiko duen interpretazioari esker. Gottfried Huppertzek idatzitako Jatorrizko Soinu Banda eskainiko du, oraingoan ere, iaz bezala, Nacho de Paz maisuaren musika zuzendaritzarekin. Huppertz oso erlazionatuta egon zen Fritz Langekin eta zine espresionista alemanarekin orokorrean, izan ere, mugimendu horretako zenbait filmen musika idatzi zuen, Die Nibelungen (Fritz Langena) serie fantastikoa osatzen duten bi filmena edo Zur Chronik von Grieshuus (Arthur von Gerlachek zuzendutakoa) lanarena, besteak beste. Baina, inolako zalantzarik gabe, arrakasta nagusia eta aintzatespena Metropolis filmeko musikari esker lortu zituen. 

Zientzia Fikziozko zinearen klasiko hau berez interesgarria bada, ikuskizun honetan bertsio luzea eskainiko da, 145 minutukoa, 2008an Buenos Airesen aurkitutakoa. Bi urte iraun zituen eta nazioarte osoan arreta piztu zuen zaharberritze prozesuaren ondorioz, ustez galduta zeuden eta 1927ko zinearen harribitxiaren beste ikuspegi bat sortu zuten 30 minutu eszena gehitu ziren. Izan ere, espresionismo alemanaren adierazle nagusiaz, kultuzko lanaz eta historian eragin handiena izan duen filmetako batez ari gara.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120