Enpresari Sarien 17. edizioa

Gitarrak egiteko tailer baten proiektua irabazle bihurtu da Enpresari Sarietan

Aurkeztutako 50 ideietatik, Enpresari 2017-2018ren aurtengo edizioan saria jaso duten 10 proiektuak irten dira

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 30a, asteazkena - 11:46etan eguneratua

LHko ekintzailetza saritzen duten Enpresari sariek gitarrak egiteko tailer baten ideia aintzatetsi dute

LHko ekintzailetza saritzen duten Enpresari sariek gitarrak egiteko tailer baten ideia aintzatetsi dute

Galería Noticia

LHko ekintzailetza saritzen duten Enpresari sariek gitarrak egiteko tailer baten ideia aintzatetsi dute

Enpresari Sari hauek helburu bat argi daukate. Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleen artean empresa sormenaren kultura normaltasunez hartzea. Aurtengo irabazlea lutheri tailer bat izan da, gitarrak egin eta konpontzeko tailerra.

Enpresari sariak banatzeko ekitaldian Lanbide Heziketako ikasleen hamar proiektu ekintzaile onenak saritu dira. Enplegurako eta Ekintzailetzarako DEMA Foru Agentziaren ekimen bat da Enpresari, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mende dagoena.

BILBO. San José de Calasanz ikastetxeko Idoia Acosta eta Iker Rodríguez ikasleek (tutorea: Luisa Pardo) Enpresari Sarien lehenengo saria jaso dute, 1.500 eurokoa, "Arima Lutheria Tailerra" ideiagatik. Saria atzo bertan jaso zuten Bilboko Campos Elíseos antzokian egindako ekitaldian.

Aurtengoa Enpresari Sarien 17. edizioa da. Enplegurako eta Ekintzailetzarako DEMA Foru Agentziaren ekimen bat da, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mende dagoena.

Sariak banatzeko ekitaldian, aipatutako Foru Saileko arduraduna den diputatuak, Teresa Laespadak, zera azpimarratu du: "gizarte honetan Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleen talentu ekintzailea behar dugu".

Saritua izan den ideiaz gain, gure Lurraldeko Lanbide Heziketako beste bederatzi proposamen ekintzaile aintzatetsi dira.

BESTE SARIAK

Bigarren saria, 1.200 eurokoa, "Cuacuadernos" ideiak jaso du. Publiko espezifiko batentzako (sormenetik, diseinutik eta ilustraziotik hurbil dauden arloetakoak) koadernoak fabrikatu eta sortzeko proposamen bat da, eta Emilio Campuzano institutuko Ander Cía Mazmela ikasleak aurkeztu du (tutorea: Lola Rodríguez).

Hirugarren saria, 1.000 eurokoa, Somorrostroko Lanbide Heziketako Institutuko Iskander Díezek aurkeztutako "SKN Aditive" ideiak jaso du (tutorea: Luz Laza), galdaketa-ereduen fabrikaziorako.

Gainerako zazpi sariak, bakoitza 500 eurokoa, honako ideia hauentzat izan dira:

AFEX: aplikazio azkar eta erabilerraz baten bidez Euskadi eta Maroko artean bidalketak egiteko zerbitzua. Ideiaren sortzaileak: Zabalburu Ikastetxeko David Nuevo, Heidi Morera eta Madiodio Fall (tutorea: Fernando Zabala).

Hockeyko patinak saltzeko denda: lau gurpileko eta lineako patin-hockeyari lotutako produktuen denda. Ideiaren sortzaileak: Dolores Ibarruri ikastetxeko Sandra Domínguez eta Isaac Pérez (tutorea: Yolanda Díaz).

ZIENTZIA-T: bokazio zientifikoak piztu eta hurbiltzeko nahiz jasangarritasunarekiko eta ingurumenarekiko kontzientzia sortzeko enpresa bat da. Ideiaren sortzaileak: Txurdinaga LHIIko Angie Daniela, Diana García, Lara Barcina, Miriam de Miguel eta Sara Oreca (tutorea: Iñaki Valencia).

ALBA Y ERIKA: dantza eta fitness-a erakusteko zentro espezializatua. Ideiaren sortzaileak: Nicolás Larburu LHIIko Alba Bruno eta Erika Colmenero (tutorea: Joserra Ortiz).

INTEGRAJUDO: kirolaren bidez gizartea aldatzeko eta pertsonak birgizarteratzeko judoa. Ideiaren sortzaileak: Eraikuntzako institutuko Yahaira Aguirre eta Ianire Erezuma (tutorea: Arantza Álvarez).

MOA ELECETRICS: zapaltzen direnean energia sortzen eta biltzen duten baldosak. Ideiaren sortzaileak: Salesianos ikastetxeko Ander Cabrera, Eduardo David Mazzoni, Eneko Ayllon eta Imanol Osuna (tutorea: Unai Diago).

EGUZKI LORE: Sopuertan 0 eta 12 urte arteko haurrentzako ludoteka eta aisialdirako zentro bat jartzea. Ideiaren sortzaileak: San Viator ikastetxeko Haizea Arrillaga eta Nekane Nieves (tutorea: Mertxe Santoveña).

Lehiaketaren helburua da Lanbide Heziketako zikloetako irakasle zein ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzea, enpresa bat sortzea autoenplegurako eta laneratzeko aukera baliogarri gisa ikus dezaten.

Aurtengo deialdian 200 ideia baino gehiago aurkeztu dira, eta 500 ikasle baino gehiago arduratu dira horiek defendatzeaz. Horietatik 50 hautatu dituzte proiektu gisa gara zitzaten. Azkenean, 50 ideia horietatik, Enpresari 2017-2018ren aurtengo edizioan saria jaso duten 10 proiektuak irten dira.

Sari hauen bitartez, enpresa-proiekturik onena aurkezten dutenak aintzatesten dira, espiritu ekintzaile gehiago dutela eta enpresaren munduari begira gaitasunak hobeto garatzen dituztela erakutsi dutenak, alegia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120