Gernika-Lumok argitaratuta

Plano turistiko berri bat atera dute Urdaibaiko lekurik esanguratsuenekin

Gernikako turismo Bulegoa zabaldu zenetik, miloi bat pertsona baino gehiagori eskaini zaie arreta

2018(e)ko maiatzaren 30a, asteazkena - 13:17etan eguneratua

Plano turistiko berri bat Urdaibaiko lekurik esanguratsuenekin

Plano turistiko berri bat Urdaibaiko lekurik esanguratsuenekin

Galería Noticia

Plano turistiko berri bat Urdaibaiko lekurik esanguratsuenekin

Bi ibilbide berezi antolatu dira Gernika-Lumotik irtenda;plano turistiko berri honetan aipatzen dira leku horietara joateko distantziak, baita kotxez iristeko behar diren denborak. Azaldu egiten dira non aurkitzen diren begiraleku bereziak, Urdaibaiko itsasadarreko paisaiaren edertasuna gozatzeko.

Gernika-Lumoko mapa turistiko bat osatu da Urdaibaiko erakarpen handiko aipamenekin, bisitariari konbitea eginik “eskutik” udalerria eta eskualdeko bisitatzeko. Baliabide berri honen 40.000 ale kaleratu dira 2018rako eta helburua da eskualderako bisitak sustatu eta erraztea;horretarako, atzealdean dauka Urdaibaiko plano bat, interesdun lekuak proposatuz.

Argitalpenaren aurrealdean agertzen dira udalerriko 11 baliabide turistiko aipagarrienak, besteak beste,Juntetxea, Europako Parkea, babesleku antiaereoak. Berriztapen modura, baliabideen Top 10+1 horretako puntu bakoitzean QR kode bat dator, erabiltzaileak aukera izanik leku bakoitzeko spot adierazgarri bat ikusteko.

Honako tresna hau oso erabilgarria da eskualdeko esparru turistikoan eta 10.000 plano baino gehiago banatzen dira inguruko lojamenduetan eta bisita-jardueretan. Aldi berean, plano hau eskuragarri egongo da Bilboko turismo bulegoan, Bizkaiko leku estrategikoa berau. 1.000.000 pertsona baino gehiago

Turismo Bulegoa zabaldu zenetik, 25 urte dagoeneko, miloi bat pertsona baino gehiagori (1.166.000) eskaini zaie arreta udal bulego hauetan;gehienek planoan agertzen den edukiari buruzko informazioa eskatu izan dute. Oraintsuko datuek adierazten digute 75.000 sarrera/bisita izan direla 2017an, 2016koarekin alderatuta %2,36 gehiago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120