LITERATURA

Bizitza jolasa ere badelako

Bere lehen poema liburua aurkeztuberri du Karlos Cid Abasolok: ‘Keinukonplizeak’. 30 urtean bizitakoaeraman du orrietara. Literaturiajaialdiaren baitan, Zarautzen izangoda gaur bere poemak errezitatzen

KATTALIN BARBER - 2018(e)ko maiatzaren 29a, asteartea - 12:01etan eguneratua

Karlos Cid Abasolo, ‘Keinu konplizeak’ bere lehen poema liburua eskutan duela. RUBEN PLAZA

Karlos Cid Abasolo, ‘Keinu konplizeak’ bere lehen poema liburua eskutan duela. RUBEN PLAZA

Galería Noticia

Karlos Cid Abasolo, ‘Keinu konplizeak’ bere lehen poema liburua eskutan duela. RUBEN PLAZA

IA euskara ikasi zuenetik hasi zen euskaraz poemak idazten Karlos Cid Abasolo. Hamalau urte zituela ekin zion euskara ikasteari madrildarrak, bertako Euskal Etxean. “Euskara ikasten hasi eta bigarren urtean soneto bat idatzi nuen;euskaraz poesia idazten dudan lehen oroitzapena da”, ekarri du gogora. Euskaraz ez zekien aitona portugaletetarrak bultzatu zuen euskara ikastera eta hari eskaini dio Keinu Konplizeak (Susa), bere lehen poema liburua. Literaturia egitarauaren barnean ariko da bere liburuko poemak errezitatzen, Arantza Plazarekin batera, gaur, 17:00etan, Zarauzko Garoa liburu dendan.

Madrilen bizi arren, lotura handia du Euskal Herriarekin. Aspaldidanik euskal hizkuntzari loturik, itzulpengintzan aritua da Cid eta Madrilgo Unibertsitate Konplutensean euskarazko klaseak ematen ditu egun. “Aitonari zor diot liburua, euskara ikasten zergatik hasi nintzen galdetzen didatenean beti bera aipatu izan dudalako, berak bultzatu eta animatu ninduelako”.

Liburua definitzen duen hitza jolasa da, Ciden esanetan. Urte luzez tiraderan gordeta zituen poemak berreskuratu, forma eman eta argitara eman ditu orain: “Iazko abuztuan hartu nuen erabakia eta Susa argitaletxeari bidali nizkion”. Aspalditik du harremana Susarekin eta bertako kideen “eskuzabaltasuna” eskertu nahi izan du, Leire Lopez editorearena, batez ere: “Berari esker, batasuna lortu dute poemek”. Bere bizitza osoko “esperientziak, oroitzapenak, ikusitakoak, bizitakoak eta irakurritakoak” bildu ditu orrietan Cidek. Itzultzaile, irakurle, euskalari eta ikertzailea da Cid eta ofizio horiek guztiak liburuan daudela zehaztu du.

ILUNTASUNETIK ARGIRA Iluntasunetik argitasunerako bidea ikusten du Cidek bere poemetan: “Nerabezaroko Karlos eta gaur egungo Karlosen artean bilakaera eta garapena sumatzen da poemetan”, egilearen esanetan. Hasierako poemak ilunagoak eta onirikoagoak dira;azkenak, berriz, “argiagoak, gardenagoak eta ulergarriagoak”. Euskararekin jolasteko borondatea izan du ikasten hasi zenetik eta hitz berriak sortzea eta berreskuratzea gustatzen zaio: “Bobgeldoftu eta negarrontzia, kasu. Ordura arte ez zituen inork erabiltzen”. Ironiaren esparruan gustura sentitzen da Cid eta azken boladako poemetan hizkuntzarekin jolasten jarraitzen du.

Lau ataletan banatzen da liburua. Lokamutsa deitzen da lehenengo atala eta, bertan, irudiekin jolasten du Cidek. Bigarren atalen, berriz, ironia da protagonista, Munduaren erregea izenburupean. Arpoia eskuan atalean, ikuspegi indibidualistatik ingurura zabaldu eta munduaren gaineko begirada ironiko eta kritikoa erakusten du autoreak, eta laugarrenean, berriz, Azken apala izenekoa, literatura eta zinemako autoreei egiten die keinu konplizea da. Besteak beste, Holub, Cervantes eta Pretty Woman filmari.

IRAKURLE KONPLIZEAK Konplizitatea eragin nahi du irakurlearengan Karlos Cidek eta hortik dator hautatutako izenburua. Konplizitate horretan, ordea, mailak daudela argitu nahi izan du: “Batzuk azkar harrapatuko dituzte keinu horiek poemetan, eta beste batzuk, aldiz, ezkutuan daude: adibidez, Joseba Sarrionandia eta Lizardi agertzen dira poemetan”. Poesiaren “alde ludikoa” aldarrikatzen du Cidek eta berarentzat garrantzitsuena “gustura irakurtzea” da. Narratibara gerturatzen diren poemak dira azken ataletakoak bereziki, eta mikroipuinen antza dute. Generoen arteko mugak hautsi ditu Cidek eta estilo aniztasuna du ikur. Hasierako poemetan hausnarketari toki gehiago egin dio, eta mundua islatu nahi duenean, berriz, narratiba lagun izan du. “Testua bertso-lerrotan bezala dago eta bukaera konplizea dute: irakurlearengandik irribarretxo bat atera nahiko nuke”, dio egileak. Batez ere, poesia irakurtzera “hain ohituta ez dagoen jendearentzat” pentsatu ditu poemak Cidek. Orain dela gutxi aurkeztu arren, dagoeneko jaso ditu iritziak, eta, besteak beste, liburua in crescendo doala esan diote. Iluntasunetik argitasunera bilakaera bat dagoela, alegia.

Poemen artean, bere aitari eskainitakoa (Elegia hortzetako pastari) nabarmendu du. Olerkian, aita hortzak garbitzen ari zela bihotzekoak emanda nola hil zen kontatzen du Cidek. “Aitarena oso bizipen gogorra izan zen eta erabat markatu gintuen. Sentimendua bideratzeko beharra sentitu nuen, dolua egiteko, eta ironiak salbatu ninduen”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120