Talaieroa

Ezerezaren truke?

Erramun Osa - Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Asteon eztabaidatuko du Espainiako Kongresuak PSOE alderdiak Rajoy presidenteburuaren kontra aurkezturiko zentsura mozioa. Gurtel auziaren epaiaren ondoren, behar-beharrezkoa omen da PP alderdia gobernutik ateratzea, bai eta politika bera eraberritzea ere. Nolanahi ere den, ekimen horren atzealdean ez dago albait arinen hauteskundeak deitzea, bestelako politikak abian jarri ondoren, egingo litzatekeelako deialdi hori... eta hori nahikoa ez balitz, PSOE alderdiak gainerako alderdien lagun-tza eskatzen du, ezerezaren truke. Uste du PP alderdiak sorrarazten duen kontrakotasuna nahikoa dela, berari txeke zuria emanez, besterik gabe babesa erakusteko.

Kontua da PP eta PSOE alderdiek ez dituztela hauteskundeak berehalakoan nahi. Lehenengoak, Ciudadanos alderdia gainetik kentzeko eta berrindar-tzeko denbora behar duelako eta, bigarrenak, ez dituelako emaitza baikorrak aurreikusten. Biek ala biek, beraz, denbora eskatzen ari dira, bestelako aurpegia erakusteko eta egungo zailtasunetik burua altxatu ahal izateko.

Baina komeni da gogoraraztea PP alderdia gobernuan egotearen arrazoiak zeintzuk diren. Izan ere, PP gobernuan badago PSOE alderdiak, bere absten-tzioarekin, horretarako aukera eman diolako da. Ez hori bakarrik! PSOE alderdiak goberna-tzeko saiakera egin zuenean, ezerezaren truke babestea eskatzen dituenak nahita baztertu zituen, Espainiaren batasunaren inguruabarrean erosoago eta hurbilago sentitzen delako Ciudadanos eta PP alderdiengandik, bestelakoengandik baino. Finean, PSOEk lurralde ereduan ez du inolako urratsik egiteko borondaterik erakutsi... eta alderdi hau izan da Katalunian PPk ezarri duen ditxosozko 155. artikuluaren bidelagunik eskuzabalena.

PSOEk irizten dio nahikoa dela ustelkeriak sorrarazten duen higuina PP alderdia gobernutik ateratzeko -ikuskizun dago Andaluzian alderdi sozialista bete betean hartzen duen EREen auzian zer jazotzen den-. Kontua da hori ez dela nahikoa zentzura mozio baten alde azaltzeko, besteak beste, babesa lortzeko, agintea eskuratu nahi duenaren asmoak jakitea ezinbestekoa delako. Ondorioz, zentsura mozioa aurrera ateratzen ez bada erantzukizuna ez da horren alde egin ez dutenena, bidelagunak topatzeko ahaleginik ez duenarena baizik.

Finean, PSOEk uste du estatuaren ikuspegi bat mantentzeko orduan PP eta Ciudadanos Alderdiekin bat egitea nahikoa dela... eta gainerako arloetan, funtsezkoak ez direnetan, hain zuzen, bestelako akordioetara iristeko zailtasunik ez duela izango. Uste okerra da hori, nire ustez. Uste okerra den bezala, pentsiodunen eskakizunen alde daudela sozialistak, aurreko larunbatean Bilboko kaleetan antzeman zen bezala, ahaztuz, Sanchez bera eta bere alderdia izan zirela pentsioak KPIarekin zuten sasoi bateko lotura etetea erabaki zutenak.

etiquetas: erramun osa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120