Bihar, 10:30etik 12:00etara bitartean

Umeentzako bertsolaritza topaketa ospatuko da Arriagan 900 ikasleekin

“Mundu bat bertso” izeneko ekimena Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dago

2018(e)ko maiatzaren 28a, astelehena - 13:20etan eguneratua

Arriaga Antzokia.

Galería Noticia

Arriaga Antzokia.

Topaketa “Mundu bat bertso” dauka izena. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako zuzenduta dago. Bi urtetik behin, ikastetxeek aukera hau izanten dute, ikasturte amaierako programan parte hartzeko.

Programa honen xedea bertsolaritza indartzea da, ikasleek ikasturtean ikasitako guztia praktikan ipintzea eta ikasitakoa beste ikuspuntu batetik ikustea. Dana erakutsiko dute jai-giroan eta bertsoekin ondo pasatuz.

Bihar, maiatzak 29 (martitzena) “Mundu bat bertso” programaren ikasturte amaierako jaia izango da Arriaga Antzokian.

Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin batera antolatutako bertsolaritza-programa urritik maiatzera arte egiten da Bilboko ikastetxeetan. Eta bihar, maiatzak 29 (martitzena) 10:30etik 12:00etara, Arriaga Antzokian izango da ikasturte amaierako jaia. Topaketa horretan ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Aurten Bilboko 16 ikastetxetako 900 ume izango dira bertan. 09:45ean zabalduko ditu Arriaga Antzokiak ateak sartzeko.

Programa honen xedea bertsolaritza indartzea da eta ikasleek ikastetxeetan ikasturtean zehar ikasitakoa beste ikuspuntu batetik ikustea, jai-giroan eta bertsoekin ondo pasatuz ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsita.

Urtean zehar, alegia, ikasturtean, eskola-umeek euskal kultura eta euskaren ezagutza sakonago aztertzeko aukera dute eta bide batez, euskararen erabilera sustatzen da. Biharkoa bertsolaritzaz ikasi dutena partekatzeko topaketa izango da. Bilboko Udalak 30 urte daramatza programa hau Bilboko ikastetxeetan egiten. 32 ikastetxe parte hartzen ari dira. Urte birik behin ikastetxe guztiek dute topaketan parte hartzeko aukera. Urte bakoitzean 16 ikastetxek parte hartzen dute, guztiek izan dezaten aukera Arriaga Antzokira joateko.

Bihar, martitzena, ia ordu bi edukiko dute bertsoez, antzerkiaz eta musikaz euskaraz ondo pasatzeko. Ikastetxe hauek bertaratuko dira: Salvador Maristak ikastetxea, Garcia Rivero HLHI, Iruarteta HLHI, Zamakola Juan Delmas HLHI, Pagasarribide L.H.I, Sagrado Corazón, Arangoiti L.H.I, Intxixu Ikastola, Jesus Maria, Kirikiño Ikastola, Urretxindorra ikastola, Artxandape ikastola, Pio Baroja, Uribarri HLHI, Viuda de Epalza HLHI eta Cervantes. Etxahun Lekue, Irudi Altzerreka, Xabat Galletebeitia eta Onintza Enbeitia bertsolarien bat-bateko bertsoez gain, Garoa Arizmendiren musika-emanaldia ere izango da. Ikasturtean zehar, astean ordubete eman dute ikasleek abestiak, erritmoak, bertso zaharrak eta bertsolaritzaren historia ikasten, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Elkarteak, izan ere, badu bere material egokia horretarako.

Gainera, Bizkaia Irratian astean saio bat egoten da azarotik maiatzera.

BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Bizkaiko Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, euskal kulturaren ondare immaterialaren zati handi baten, hau da, bertsolaritzaren, etorkizuna eta transmisioa bermatzeko. Elkartean bertsolariak eta bertsozaleak 2.400 dira. Irabazi-asmorik gabeko gizarte eta kultura-arloko elkartea da, bertsolaritza sustatzea xede duena. Bertsolaritzaren zenbati alderdi lantzen eta garatzen ditu eta profesionalen eta boluntarioen lana uztartzen ditu, biak baitira nahitaezkoak. Horixe da elkartearen filosofia, urteko proiektuetan eta helburuetan islatzen dena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120