Lanaren lehenengo fasea

Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak Bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko plana prestatu dute

Hitzarmen bat sinatu dute Arriola salilburu eta Bilboko alkateak, trafikoaren antolamenduan aldaketak egiteko eta kutsadura murrizteko

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 28a, astelehena - 11:17etan eguneratua

Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak Bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko plana prestatu dute

Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak Bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko plana prestatu dute

Galería Noticia

Ingurumen Sailak eta Bilboko Udalak Bizkaiko hiriburuko airea hobetzeko plana prestatu dute

Bizkaiko hiriburuan airearen kalitatea hobetzeko plan bat prestatzen ari dira, etalankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hori lortzeko, atmosferara isurtzen den nitrogeno dioxidoa (NO2) murriztu nahi da, batik bat ibilgailuen trafikoak eragindako kutsatzailea. Hitzarmen hau Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak siñatu dute.

BILBO. Lankidetza horren jatorria 2016. urtean Eusko Jaurlaritzaren aire-kalitatea neurtzeko estazioan, Indautxu auzoan, NO2ren atmosferako urteko kutsadura-muga gainditu izana da. Puntu bat baino ez da gainditu, eta ez da kezkagarria, baina, hala ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloak lankidetzan jardutea eta neurri zuzentzaileak hartzea erabaki dute.

Bi erakundeak kontziente dira azken denboretan hirietan, dagoen ibilgailu-parke handiagoa dela eta, trafikoaren dentsitatea igo egin dela, eta industria hiriguneetatik urrundu dela eta, ondorioz, garraioa airea kutsatzeko foku nagusi bilakatu dela. Nahiz eta ibilgailuek gero eta ingurumen-arauketa zorrotzagoak betetzen dituzten, horien kopurua eta erabilera etengabe hazten dabilenez, horrek dakarren eragina eten egin behar da.

Gaur sinatutako hitzarmenak jarduketa-protokolo xehatua ezartzen du, eta, jarduketa horien bidez Indautxu auzoan zenbait ingurumen-egoera zehaztuko dira, Bilboko Udalak trafikoaren antolamenduan zenbait aldaketa egiteak ekarriko lituzkeen eraginak aurreikusteko eta bere Mugikortasun Planaren arabera ebaluatzeko.

Lanaren lehen fasea dagoeneko abian da. Honako alderdi hauei buruzko datuak bilduko dira: inguruneko kartografia (kaleen zabalera, eraikinen garaiera…), biztanleria, meteorologia, ibilgailuen joan-etorria (intentsitateak, eguneroko eta ordukako neurriak, trafikoaren osaera, abiadurak, semaforoetan itxaroteko denborak…) eta ibilgailuen parke zirkulatzailea.

Informazio horren bidez, emisio-faktoreak kalkulatuko dira, auzoko trafiko zirkulatzailearen tarteen arabera, eta, aldi berean, ibilgailu-mota bakoitzeko emisio-faktoreen kalkulua ere egingo da, ibilgailu-parkearen estimazioa eta azterlanaren helburu diren bideetako eguneroko batez besteko intentsitateak, eta kale bakoitzaren emisio linealaren dentsitatearen kalkulua ere bai.

Informazio-bilketarekin paraleloan, Bilboko zenbait puntutan airearen kalitatea neurtzeko kanpaina bereziak jarriko dira martxan, eta, horien bidez, inguruneko airearen kalitatearen oinarriko egoera zehaztu ahalko da. Neurketa horien bitartez, eredua egokitu ahalko da kalkuluetan, eta ondoko neurketetatik eskuratzen diren emaitzak egiaztatu ahalko dira. Neurketak Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareari atxikitako unitate mugikor batek egingo ditu;sarea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren mendekoa da. Indautxu –bertan ari dira kontrolak egiten, apirilaren amaieratik–, Bilbo Zaharra eta Sarriko aukeratu dira.

Lan horren guztiaren azken helburua hirukoitza da: Bilbo udal-mugarte guztiko aire-kalitatearen eredua zehaztea;airearen kalitatea hobetzeko ezarriko diren neurrien eraginari buruzko aurretiko datuak eskuratzea;eta Euskadiko beste edozein udalerritan aplika daitekeen lan-metodologia eskuratzea.

Azkenik, ingurunean airearen kalitatea hobetzeko hiru egoera bideragarri zehaztuko dira;horiek Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasuna Arloari aukera emango diote erabakiak hartzeko eta aldaketak proposatzeko Bilboko trafikoaren antolamenduan, oso zehatza den oinarri teknikoa abiapuntu hartuta.

Iñaki Arriola Ingurumeneko sailburuak zorionak eman ditu akordioa sinatzeagatik, eta zera esan du: “nahiz eta Bilbon arnasten den airearen kalitatea ona izan, hobea izatea nahi dugu”. Halaber esan du Euskadi ahalegin berezia egiten ari dela sektore guztietan emisioak murrizteko. “% 26 murriztu dira, 2005aren aldean, eta Europar Batasuneko batez bestekoa eta Estatukoa hobetzen da”.

“Hala ere –esan du–, trafikoak ez du portaera bera. Une hauetan, hirietako eragile kutsatzaile atmosferiko nagusia da, baita Bilbon ere, eta gure erantzukizuna da egoera hori zuzentzeko beharrezko urratsak ematea. Gaur sinatzen dugun hitzarmenaren bidez, oinarri zientifiko bat oinarri izanik erabakiak hartzen laguntzeko metodologia zehaztu ahalko dugu, gainera Euskadiko beste edozein udalerritan aplikatu ahalko dugu metodologia hori”.

Bere aldetik, Bilboko Alkateak adierazi du “sinergiei eta sareko lanari buruz hainbest hitz egiten dugun garai honetan, garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak indarrak batzea, arnasten dugun airearen kalitatea zaintzeko;gai hori gure ingurumenaren kalitatearekin eta herritar guztien osasunarekin guztiz lotuta dago”.

Juan Mari Aburtoren esanetan, “pauso berri bat da Europako 2018ko Hiririk Hoberentzat jo den Bilbao honek bizitzeko, elkarrekin bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko leku egokia izaten jarrraitzeko, gure hiri-garapena hobetuta eta giza garapena sustatuta;izan ere, gure ustez, hiri-garapena eta giza garapena badira eta jarraitu behar dute izaten txanpon bereko bi alderdiak”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120