Sister Cities Association elkarteko ordezkariak

Bilbok eta Pittsburgh hiriak euren harremanak estutzen ahaleginduko dira

Bihartik ostegunera Bilbon bilduko dira Pittsburgh hiriko hiru ordezkari Xabier Ochandianorekin

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 28a, astelehena - 12:18etan eguneratua

Bilboko Udala.

Bilboko Udala.

Galería Noticia

Bilboko Udala.

Pittsburgh-eko eta Bilboko udalek harremanak gehiago estutzeko beste ahalegin bat egin dute. Nahizta euren lankidetzarako loturak aspalditik etorri.

Ordezkaritza iparramerikarrak Bilboko udal-politiken berri izan nahi du, hiri-irtenbideei, garapen ekonomikoari, nazioartekotzeari eta atzerriko inbertsioa bereganatzeari dagokionez.

Ameriketako Estatu Batuetako ordezkaritza bat irailean etorri zen gure hirira eta, orain, Pittsburgh-eko Sister Cities Association elkarteko beste hiru ordezkari etorriko dira gurera. Elkartearen xedea da lankidetza-loturak indartzea eta munduko beste hiri batzuekin sinergiak sortzea, hala nola Bizkaiko hiriburuarekin.

Bilboko alkatea den Juan María Aburtok eta Bill Pedutohiri estatubatuarreko alkateak lankidetza berriz abiarazteko nahia erakutsi dute urte osoan zehar, bai eta bi hiriek proiektuak elkarrekin garatzeko aukera ere. Hain zuzen ere, horixe izan da Ameriketako Estatu Batuetako hiriak Pittsburgh-eko Sister Cities Association elkarteko hiru ordezkariak etortzeko bisita antolatu izanaren arrazoia. William Generett, James S. Wolf eta Charles J. Stoutbertaratuko dira, eta maiatzaren 31ra arte egongo dira hirian.

Pittsburgh-eko ordezkaritzak Bilboko Udalaren jardunbide egokien berri izan nahi du, garapen ekonomikorako eta hiri-irtenbideetarako aukerei dagokienez. Hori dela eta, lan-bilera bat izango dute Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziarekin. Bertan, halaber, hiria nazioartekotzeko eta atzerriko inbertsioa erakartzeko udal-estrategien berri izango dute.

Bisita egiteko beste arrazoietako bat Ekonomia Sozialaren Foro Globala-GSEF 2018 prestatzeko lanei buruzko informazioa biltzea da. Irailean antolatuko da, Euskalduna Jauregian, eta Bilbo hirugarren sektoreko munduko hiriburu bihurtuko da orduan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120