ekainaren 3ra arte

Bizikletek eta motozikletek ondo zirkulatzen duten kontrolatzeko kanpaina abiaraziko da

Udaltzainek arau-hausteak jasoko dituzte eta baliteke isunak edo salaketak jartzea


DEIA.EUS - 2018(e)ko maiatzaren 27a, igandea - 11:23etan eguneratua

Jendea bizikletan eta motozikletan eta behar bezala ibilzen den kontrolatzeko kanpaina abiaraziko dute

Jendea bizikletan eta motozikletan eta behar bezala ibilzen den kontrolatzeko kanpaina abiaraziko dute

Galería Noticia

Jendea bizikletan eta motozikletan eta behar bezala ibilzen den kontrolatzeko kanpaina abiaraziko dute

BILBO. Bilboko Udaltzaingoak datorren astean motozikleten, bizikleten eta ziklomotorren zirkulazioaren arloko arauak betetzen direla ziurtatzeko eta kontrolatzeko kanpaina egingo du.

Ekimen hau, Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Euskadiko Plan Estrategikoaren barrukoa da eta BIHAR, ASTELEHENA, maiatzak 28 hasi eta ekainaren 3ra arte (domeka) luzatuko da.

Kanpainaren barruan kontrolak jarriko dira bai goizez bai arratsaldez, kokaleku, diseinu edo egoeragatik bide-segurtasunaren ikuspegitik arrisku handia duten puntuetan;bizikletarekin espaloietatik eta oinezkoentzako aldeetatik ibiltzea debekatuta dagoela –oinezkoak harrapatzeko arriskua baitago- eta bidegorriak erabiltzea komeni dela nabarmenduko da bereziki.

Ildo horretan, Bilboko Udalak honako hauek gogorarazi gura ditu:

Espaloia ez da zirkulatzeko eremua eta, hortaz, irizpide orokor gisa, ez dago baimenduta espaloitik bizikletaz, patinete elektrikoz eta beste edozein ibilgailuz zirkulatzea, ibilgailua umeek darabiltenean izan ezik.

Oinezkoak eta bizikletak batera ibiltzeko berariaz seinaleztatutako espaloi zatietan soilik dago baimenduta bizikletaz zirkulatzea, baina lehentasuna oinezkoari dagokio beti. Eremu horietatik bizikletaz doazenek abiadura moteldu behar dute oinezkoekin topo egitean, lasai eta arrisku barik igarotzeko.

Bizikletariek oinezkoen pasabideak zeharkatzeko orduan, kontuan hartu behar dute lehentasuna oinezkoek dutela.

2017ko KANPAINAREN DATUAK

Udaltzainek bizikletarien arau-hausteak jaso eta gainera, gidariak ohartarazi edota salatu ahal izango dituzte, oinezkoen edo ibilgailuen zirkulaziorako arrisku zehatza eragiten duten jarrerak edo jokabideak dituztenean.

Iaz egindako antzeko kanpainetan 66 bizikletari ohartarazi zituzten arautegia ez betetzeagatik –ez zuten inor zigortu baina- eta 259 motozikleta eta ziklomotor kontrolatu zituzten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120