2017ko ekitaldiko deialdiaren bidez finantzatuKO DA

Aldundiak hamaika proiektu eta metodologia berri garatzeko laguntzak emango ditu

Enplegua aldeztea eta kalitatezko ekintzailetza bideratzea da ekimenon helburua

DEIA.EUS - 2018(e)ko maiatzaren 27a, igandea - 12:44etan eguneratua

Lantegi Batuak

Lantegi Batuak

Galería Noticia

Lantegi Batuak

Proiektuok finantzatzeko zenbatekoa, guztira, ia 300.000 eurokoa da. Laespada diputatuak berdintasunari, kontziliazioari eta ekintzailetzari buruzko ekimen bat bisitatu du, bai eta akademia egokitu baten beste ekimen bat ere, adimen-ezintasunak dituzten pertsonek Administrazio Publikorako oposizioak prestatu ahal izatea xede duena.

Aurten, hamaika proiektu eta metodologia berri eta berritzaile garatzeko laguntzak emango ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, 2017ko ekitaldiko deialdiaren bidez finantzaturik;enplegua aldeztea eta kalitatezko ekintzailetza bideratzea da ekimenon xedea.

Programa horri doakion dekretua Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak garatu du eta haren aurrekontu-zuzkidura, guztira, 295.333,38 eurokoa da proiektu guztiak finantzatzeko.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak proiektuotako bi bisitatu berri ditu: 

  ‘Botiquín de SosteVIDAbilidad’: bizitza erdigunean jartzen duen ekintzailetzarako trukoak eta erremedioak. ColaBoraBora deritzon gizarte-ekimenerako kooperatibaren proiektua da, berdintasuna, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna errespetatzen dituen ekintzailetza-eredua xedetzat hartzen duena.
  Akademia egokitua: adimen-ezintasunen bat duten pertsonentzako prestakuntza-prozesua, Administrazio Publikorako oposizioak prestatzeko baliabideak eskaintzen diena (berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiak bost plaza aterako ditu laster lehiaketara, deialdi zabalago baten barruan). Akademia hau Lantegi Batuak izeneko erakundeak bultzatzen eta kudeatzen du.

Proiektu horiek guztiak finantzatzeko diru-laguntzotara honako hauek aurkeztu daitezke: alde batetik, irabazi asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta erakundeak, eta bestetik, irabazi asmorik gabeko unibertsitate-erakundeak, Lanbide Heziketaren arloko elkarteak eta cluster-erakundeak.

Ondokoak ziren diru-laguntzak jaso zitzaketen jarduerak: ekintzailetzaren arloan eta kalitatezko enplegu egonkorraren alorrean ideia berriak, eginera berriak edota metodologia berritzaileak eragiten dituzten proiektuak diseinatu, garatu eta gauzatzea.

Diru-laguntzak jaso ahal izateko, proiektuek, gutxienez, gai hauetariko bat jorratu behar zuten:

  •   Enpleguaren arloan kalitatea hobetzea
  •   Enpleguaren arloan genero-berdintasuna sustatzea
  •   Denbora antolatzeko modu berriak bilatzea eta kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren alorreko neurriak ezartzea
  •   Zaurgarritasun handiko pertsonen gizarte-inklusioaren eta laneratzearen aldeko apustua
  •   Ezkutuko ekonomia azaleratzea
  •   Aniztasuna aintzatestea
  •   Pertsonak formula berrien bitartez kualifikatzearen aldeko apustua
  •   Enpleguaren, gizarteratzearen eta aukera-berdintasunaren arloko baterako ikuspegiaren aldeko apustua
  •   Lanaren alorreko orientazio, prestakuntza eta bitartekaritzarako metodologia berrien aldeko apustua
  •   Euskadiko sektore estrategikoei dagokienez ekintzailetza eta enplegu alorreko ideia eta proposamen berrien aldeko apustua
  •   Ekonomia iraunkorrarekin, enplegu berdearekin, zaintzaren ekonomiarekin edota ingurumenaren arloko baloreekin loturik dauden sektore ekonomikoei dagokienez ekintzailetza eta enplegu alorreko ideia eta proposamen berrien aldeko apustua.
  • Enpleguaren aldeko programa berri hau Aldundiak gure lurralde honetan orientazioa, prestakuntza eta laneratzea sustatze aldera abiarazi dituen ekimenen multzo zabalaren barruan dago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120