Basauriko Solobarria plazan

Bingen Zupiria Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunean egon da gaur

 Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak Euskadin dauden sentimenduen eta identitateen aniztasuna goratu du

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 26a, larunbata - 18:37etan eguneratua

Bingen Zupiria Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunean, Basaurin.

Bingen Zupiria Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunean, Basaurin. (Irekia)

Galería Noticia

Bingen Zupiria Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunean, Basaurin.

Bingen Zupiria Euskadiko Gaztela Leongo Egunaren ospakizunean izan da gaur, Basauriko Solobarria plazan. Egun osoko jaia antolatu dute Gaztela eta Leonen jatorria duten euskaldunek, eta eguerdian erakundeetako ordezkariak izan dira han. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak Euskadin dauden sentimenduen eta identitateen aniztasuna goratu du eta, era berean, gaurko jardunaldia antolatu duen komunitateak egiten duen ekarpena txalotu du.

BILBO. “Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunaren 32. edizioa da gaurkoa, eta horrek erakusten digu zuen konpromisoaren neurria zuen identitatea bizirik mantentzearekin. Herri oparo batean bizi gara, eta daukagun aberastasuna hemen bizi garen guztion artean sortu dugu. Etxe erregionalekin batera udaberrian zehar ospatzen ditugun jaiek aukera ematen digute Euskadin dugun aniztasuna gogoratzeko, nola herri hau, txikia izanagatik ere, aberatsa den sentimendu eta identitateetan. Denok egiten dugu herri hau”.

Horrela, Gaztela eta Leonen jatorria duen euskal komunitatearen ekarpena eskertu du: “Garrantzi handikoa da herri honi egiten diozuen ekarpena, eta eskertu behar zaizue, baita ere, gure enbaxadorerik onenak izatea. Euskaldunak izateaz gain, harremana mantentzen duzue zuen jatorriarekin, zuen identitatearekin, eta hara itzultzen zaretenean euskaldun bezala harro agertzen zarete eta Euskadiren inguruan hitz egiten duzue. Harro gaude horretaz ere”.

Egun osoko ospakizuna burutzeko zenbait erakunderen laguntza izan dute antolatzaileek, tartean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120