hiruhileko batean

Aldundiak London School of Economics zentroan unbertsitate-ikasketak egiteko beken deialdi berri bat egin du

deia.eus - Sábado, 26 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 12:56h

Zortzi ikaslek, hiruhileko batean, ikasketa espezifikoak egin ahal izango dituzte izen handiko unibertsitate britainiar horretan

BILBO. Aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiak London School of Economics zentroan ikasketa espezifikoak egiteko beken deialdia egin du. 2018ko ikasturtean, foru erakundeak zortzi beka emango ditu izen handiko unibertsitate horretan ikasteko, hain zuzen ere, Europar Batasunari lotutako gaiei buruzko programa espezifiko baten barruan (urritik abendura). Aldundiaren bekak programan izena emateko gastuak eta ostatu-gastuak ordainduko ditu.

Eskabideak aurkezteko, 20 egun balioduneko epea dago, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Bekak unibertsitateko titulazioa duten 32 urtera arteko pertsonentzat dira, eta beken adjudikazioa egiteko hautaketa-sistema norgehiagoka izango da.

London School of Economics zentroko eta Bizkaiko Foru Aldundiko kideek osatuko dute balorazioak egiteko batzordea. Balorazioak egiteko, hautagaien ikasketa-espedientea eta lan-esperientzia hartuko dira kontuan. Horretaz gain, hautagaiei elkarrizketa pertsonala egingo zaie eta nahitaezkoa izango da ingeleseko goi maila egiaztatzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120