Zirrikituetatik begira

Gure arazoa

Karmele. Jaio - Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

Columnista Karmele Jaio

bIZIKLETAN noala, bidegurutze batera heldu eta eskuineko bidetik auto bat datorrela ikustean, gelditu egin naiz eta pasatzen utzi diot. Ez dut pentsatu berak lehentasuna duen edo ez, berarekin talka eginez gero kaltetuena ni izango nintzatekeela pentsatu dut, besterik ez. Oinez noanean ere, zebra-bidea igarotzera noala, ez daukat inolako zalantzarik: autoren bat abiaduran datorrela ikusiz gero, gelditu egiten naiz eta pasatzen uzten diot, nahiz eta ongi dakidan lehentasuna dudala. Bizitzako beste hainbat alorretan gertatzen da: boteretsuenak beti dauka abantaila, eta ondorioz, ahulenak barneratu egiten du edozein gatazkaren aurrean berea dela atzera egiteko ardura. Azken finean, berea dela arazoa, beste batek sortutakoa bada ere. Emakume bat goizeko bostetan diskoteka ilun batera sartu ala ez zalantzan baldin badago, eta barruan emakume gutxi daudela eta gehienak gizonak direla jakiten badu, posible da etxera joatea erabakitzea. Libre da, bai, diskotekara sartzeko, baina aldi berean ez da libre, han barruan jasan ditzakeen jazarpenak kontuan har-tzen baditu. Hor ere, besteen arazo bat dena, hau da, zenbait jarrera izan di-tzaketen gizon batzuena, bere arazoa bihurtzen du emakumeak. Diskotekara sartu ala ez zalantzan dagoen emakumearen adibidea gehiegizkoa iruditzen zaienentzako, jakin dezatela Brasilen zenbait sentsore dituen soineko bat sortu dutela emakume batek diskoteka batean jaso ditzakeen jazarpenen kopurua zenbatu ahal izateko, eta emaitzak ikaragarriak izan direla. Hiru emakumek jantzi zuten halako soineko bana eta diskotekan egon ziren ia lau ordutan baimenik gabeko 157 ukitze sufritu zituzten. Argi dago bizitzan ez dela berdin oinezkoa, txirrindularia edo auto gidaria izatea;emakume edo gizon izatea berdina ez den bezala. Gu ohituta gaude botere-tsuenari beti pasatzen uzten. Ondo barneratuta daukagu oraindik indarrean dagoen gizon izateko eredu honek eragindako arazoa bada ere, geurea dela azken finean. Gu bizikletan goaz eta askotan gelditu behar gara bidean autoei eta trailer erraldoiei pasatzen uzteko.

etiquetas: karmele jaio

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120