Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak

Bilbok taxi zerbitzuaren ordenantzan jasangarritasuneko irizpideak sartu ditu

Zuzenketak aurkezteko epea ireki da eta epe hori amaituta, Udalbatzarrak onartu beharko du

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 25a, ostirala - 12:58etan eguneratua

Bilboko udalak taxi zerbitzuaren ordenantza berrian jasangarritasuneko irizpideak sartu ditu.

Bilboko udalak taxi zerbitzuaren ordenantza berrian jasangarritasuneko irizpideak sartu ditu.

Galería Noticia

Bilboko udalak taxi zerbitzuaren ordenantza berrian jasangarritasuneko irizpideak sartu ditu.

Bilboko taxien zerbitzua arautzen du “Bidaiariak kotxez bidaiatzeko Bilboko hiri barruko garraioaren Ordenantzak”. Udalak Bizkaiko hiriburuko taxiaren arloko elkarteekin adostu du testu berria. Ibilgailu horiek eraldatzeko, ingurumen-arloko irizpideetan oinarrituta ideia berriak jaso dira.

BILBO. Alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkari Alfonso Gilek Informazio Batzordean aurkeztu die udaleko taldeei ordenantzaren proiektua. Zuzenketak aurkezteko epea ireki da;eta epe hori amaituta, Udalbatzarrak onartu beharko du.

Informazio Batzordea amaitutakoan egindako prentsaurrekoan Alfonso Gilekin taxiaren arloko elkarteetako zenbait ordezkari egon dira. Zinegotziak elkarlanean sintonia ona izan dutela aipatu du;eta horren emaitza adostutako ordenantza dela gaineratu. “Bilboko jasangarritasunaren arloan markatutako helburuak lortzeko bide onean gaude. Gutxien kutsatzen duten ibilgailuak erabiltzea sustatzen duten neurriak garatzen eta oraingo kalitate handiko zerbitzua modernizatzen jarraitzen dugu”.

Oraingo ibilgailuen ordez “0 isurpen edota Eko” sailkatutakoak edukitzea sustatzea eta bultzatzea dute xede jarduketa guztiek. Horiek horrela, ezarritako isurpen-mugak errespetatzen dituzten autotaxientzat baino ez dira izango lizentzia berriak;hau da, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroko sailkapenaren arabera M1 kategorian, “0 isurpen” edo “Eko” ingurumen arloko bereizgarria edukitzeko sailkatutakoentzat baino ez dira izango lizentzia berriak. M1 ibilgailuak pertsonak garraiatzeko diren eta txoferraz gain, jarrita joateko gehienez zortzi pertsona eraman ditzaketenak dira.

2020ko urtarrilaren 1etik autotaxiaren lizentziaren titularrek ibilgailua aldatu gura izanez gero, ezarritako isurpen-mugak errespetatzen dituen ibilgailua hartuko beharko dute. 2030etik aurrera autotaxi zerbitzua ematen duten ibilgailu guztiek errespetatu beharko dituzten muga horiek nahitaez.

Ordenantzan sektoreko pertsonak ere kontuan hartu dira eta administrazio-prozedura batzuk errazago egin ahalko dira. Gainera, lanegunetarako hamar orduko lanaldia ere jaso da.

Garraio-zerbitzu hau erabiltzen dutenek ibilgailuari buruzko informazio gehiago edukiko dute, autotaxiek ondo ikusteko moduan eduki beharko baitituzte ibilgailuak urteko udal ikuskapena pasatu duela egiaztatzen duen bereizgarria eta gidariaren identifikazio-txartela.

Ordenantza berriarekin bat etorrita, Bilboko taxien irudia ere aldatuko da. Alboetan banda berriak edukiko dituzte taxiek eta horiekin batera logotipo berria eta lizentzia-zenbakia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120