arratsaldeko 19:00etan

Bidebarrietak fisikari eta musikari buruzko solasaldia jasoko du asteartean

Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da gonbidapen bat hartzea gaaurtik aurrera, liburutegian bertan

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 24a, osteguna - 10:50etan eguneratua

Bidebarrietak fisikari eta musikari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteartean.

Bidebarrietak fisikari eta musikari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteartean.

Galería Noticia

Bidebarrietak fisikari eta musikari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteartean.

Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko Udalak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, antolatu duten eta artea eta zientzia uztartu egiten diren ikuspegi alternatiboa eman nahi duen “Zientzia, Artea eta Kaleko Kultura” zikloaren lehenengo topaketa jasoko du asteartean, maiatzaren 29an.

BILBO. Fisikari eta musikari buruzko lehenengo hitzordua 19:00etan hasiko da, eta Jaime Altozano eta Sharif Fernández konposatzaileek eta Almudena Martín Castro fisikari eta piano joleak hartuko dute parte.

Jarduerak doako sarrera izango du, baina beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea liburutegian bertan, gaurtik aurrera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara –astelehenetik ostiralera–, gehienez ere lau sarrera pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete ondoren ezin izango da aretora sartu, baina gaztelaniaz egingo den topaketa streaming-ez jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Ekitaldira doazenek, gaur egun fisikaren eta musikaren artean dauden erlazioak, musikaren oinarrizko alderdiak eta behe eta goi mailako kulturaren arteko etena lantzeko raparen, musikaren eta poesiaren artean dagoen erlazioa aztertuko dituen solasaldi interesgarriaz ere gozatu ahal izango dute. Ekainaren 13an zikloaren bigarren eta azken jardunaldia egingo da, eta bertan Deborah García Bello kimikariak, Óscar González Mendia UPV/EHUko irakasleak eta Nuria Mora artistak, hiriko artearen tekniken ostean ezkutatzen den zientziari buruz egingo dute berba.

Almudena Martin Castro Arte Ederretan lizentziatua eta fisikan graduatua da, baina piano ikasketak ere egin zituen. Besteak beste, egun, Quo, Radio Clásica eta Naukas hedabideetan erabiltzailearen esperientzia diseinatzen eta zientzia dibulgazioan jarduten du. Oraingoan, artistak giza eboluzioaren ikuspegitik, musikaren eta mintzairaren arteko lotura saihestezina aztertuko du. Izan ere, gaur egun, musikologo eta paleoantropologo askok lotzen dute musikaren eboluzioa mintzairaren sorrerarekin.

Jaime Altozano, bere musika kezkak internet bitartez partekatzeagatik ezaguna den musika-egilea eta -ekoizlea da. Bere YouTubeko bideoek 13 milioi bisitatik gora izan dituzte dagoeneko, eta denek partekatzen dute mezu bera: “Musika beste modu batean entzuten ikastea”. Eta hori da, hain zuzen ere, maiatzaren 29ko jardunaldi honetako bere parte-hartzearen ardatza. Altozanok bidaia berezia egingo du musikaren historian zehar musika estilo gehienak elkarrekin lotuta daudela ikus dezagun.

Sharif Fernández musikagile eta rap abeslari espainiarra da. Musika egiten eta bertsoak sortzen 20 urte baino gehiago daramatza, eta hainbat disko eta “Lo vivido vivido” olerkien lana argitaratu ditu. Bere laugarren eta azken diskoan, “Acariciado Mundo” izenekoan, Zaragozako artista arlo guztietan eguneratu da, flamenkorantz eta hip hop-erantz jo du, eta trap eta girotzeko ukituak ere eman dizkio bere musikari. Abeslariak etenaldia egingo du bere biran topaketa honetara gerturatu eta musikari eta arteari buruzko bere ikuspegi berezia emateko.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa–, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

GONBIDAPENAK JASOTZEA:

  • Lekua: Bidebarrietako Liburutegia
  • Egunak: Maiatzaren 24tik 29ra. Larunbatak eta igandeak izan ezik.
  • Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.
  • Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120