x. edizioa

Bernardo Atxagaren eta Itziar Mínguezen kontakizunak BizkaIdatz-en inspirazio iturri

Literatur sarirako lanak jasotzeko epea irekita dago irailaren 20ra arte

DEIA - 2018(e)ko maiatzaren 23a, asteazkena - 10:46etan eguneratua

Bernardo Atxaga. Fotografía Jose Mari Martínez

Bernardo Atxaga. ( Fotografía Jose Mari Martínez)

Galería Noticia

Bernardo Atxaga. Fotografía Jose Mari Martínez

“Jarraitzeko prest? Orain zure txanda” mezuaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak hamargarren urtez jarraian literatur sorkuntza sustatu eta bultzatu nahi du. Itziar Minguez idazlearen “Escape” Istorioaren hasiera eta Bernardo Atxagaren “Istripua” istorioa dira aurten parte hartu nahi dutenek jarraitu behar dituztenak. Irekita dago 2018ko irailaren 20ra arte Bizkaidatz literatur sarirako lanak jasotzeko epea.

BILBO. Bizkaiko Foru Liburutegiak hamargarren urtez jarraian antolatu du Bizkaidatz literatur saria, oraingoan Itziar Minguez Arnaiz eta Bernardo Atxaga izango dira kontakizunaren hasiera proposatuko dutenak, ondoren parte-hartzaileek jarraipena eman eta kontakizun berriak idatz ditzaten.

Parte-hartzaileek aurtengo edizioan proposatutako bi kontakizunetako bati jarraipena emango dion beste kontakizun bat idatzi beharko dute;aurtengo proposamenak Itziar Minguez Arnaizen "Escape", gaztelaniaz, eta Bernardo Atxagaren "Istripua", euskaraz, izango dira.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen beste lan aurkez ditzake, berdin dio lan horiek euskaraz edo gaztelaniaz aurkezturik dauden, betiere, idazleek proposatutako kontakizunaren hasierara, pertsonaietara eta bertan planteatzen diren egoeretara egokitzen badira.

Bizkaidatz-en bidez, bizkaitarrek imajinazioa landu eta istorio horien hasietatik abiatuta kontakizun berriak idatziko dituzte. Kontakizunek gutxienez 16 orrialde eta gehienez 20 eduki beharko dituzte, eta 2018ko irailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Bizkaidatzen edizio berri honetan parte hartu nahi dutenek hasierako kontakizunetara egoki beharko dituzte beren proposamenak, modalitateko bat aukeratuz. Testuak jasotzeko epea 2018ko irailaren 20an, osteguna, amaituko da. Proposatutako kontakizunek DINA-4 motako paperean, 12 gorpuko "Times" edo "Arial" letra-mota erabiliz, tarte bikoitzean, ordenagailuz idatzitako 12 eta 15 orrialde arteko luzera izango dute.

Eskura edo postaz aurkeztu ahal izango dira, Laguntza, Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan (Diputazio kalea, 7 - 48008 Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.ebizkaia.eus/es/inicio) ere aurkez daitezke.

Lehiaketaren oinarri guztiak 2018.eko maiatzaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala-n ere kontsulta daitezke. Toki berean argitaratuko dira irabazleen izenak, erabakia hartutakoan.

Aldundiak bultzatzen duen "Esta Historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da" Bizkaidatz literatur sariak bizkaitarren literatur sorkuntza sustatu eta bultzatu nahi du. Foru Aldundiak beharrezkotzat jotzen du literatur arloa eta, zehazki, arlo horretako sormen artistikoa bultzatzen laguntzen duten kultur ekimenak sustatzea. Horrekin lortu nahi da arlo literarioa garatzea eta sendotzea gure Lurralde Historikoan.

Bizkaidatz-en historia

Bizkaiko hiritarren literatur sorkuntza bultzatu eta sutatzeko 2008. urtean sortu zen Bizkiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz ekimen hau. Hamar urteko epe honetan, laurehun eta berrogeita hamar parte-hartzaile ingururen sormen-gaitasuna sustatzen lagundu du. Sortu zenetik, pertsona horien hamarren batek beren ilusioa errealitate bihurtu dela ikusi du, proposatutako kontakizunaren hasiera eta idatzitako jarraipena jasotzen dituen liburu baten bidez. Eta ez dira gutxi ere epe horretan sorkuntza-lana beste bide batetik jarraitu ahal izan dutenak, Bizkaidatz honetatik kanpo ere beren lanak argitaratuta ikusi dutenak, hain zuzen ere.

Hogei idazlek aurkeztu dituzte beren proposamenak Bizkaidatz lehiaketara, ondoren lehiaketan parte hartzen dutenek jarraipena eman diezaieten: Miren Agur Meabe ("Carnicería Manolo Harategia" 2008), Nerea Riesco ("El sauce de San Valentín Díaz" 2008), Unai Elorriaga ("Prokofiev Plana" 2009), Maria Eugenia Salaverri ("Madame" 2009), Irati Jiménez ("Hirugarren bat" 2010), Oscar Alonso ("Las familias postizas" 2010), Katixa Agirre ("Uxiaren tesia" 2011-2012), Alex Oviedo ("La Diosa" 2011-2012), Goizalde Landabaso "Memoriaren mutazioa" 2012-2013), Juan Carlos Márquez ("Donde ya sólo hay mar" 2012-2013), Yurre Ugarte ("Ordezko kazetaria" 2013-2014), Esther Zorrozua ("Dos anémonas azules" 2013-2014), Ana Urkiza ("Argazki Kamera" 2014-2015), Iván Repila ("Delito al azar" 2014-2015), Aixa de la Cruz ("Stan" 2015-2016), Jasone Osoro ("Laranja Zukua" 2015-2016) Alejandro Fernández Aldasoro ("Un merluzo de Anzuelo") eta Karmele Jaio Eiguren ("Zaunkak") 2017-2018 edizioan.

Bizkaiko Foru Liburutegiak hamargarren urtez jarraian antolatu du Bizkaidatz literatur saria, oraingoan Itziar Minguez Arnaiz eta Bernardo Atxaga izango dira kontakizunaren hasiera proposatuko dutenak, ondoren parte-hartzaileek jarraipena eman eta kontakizun berriak idatz ditzaten.

Parte-hartzaileek aurtengo edizioan proposatutako bi kontakizunetako bati jarraipena emango dion beste kontakizun bat idatzi beharko dute;aurtengo proposamenak Itziar Minguez Arnaizen "Escape", gaztelaniaz, eta Bernardo Atxagaren "Istripua", euskaraz, izango dira.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen beste lan aurkez ditzake, berdin dio lan horiek euskaraz edo gaztelaniaz aurkezturik dauden, betiere, idazleek proposatutako kontakizunaren hasierara, pertsonaietara eta bertan planteatzen diren egoeretara egokitzen badira.

Bizkaidatz-en bidez, bizkaitarrek imajinazioa landu eta istorio horien hasietatik abiatuta kontakizun berriak idatziko dituzte. Kontakizunek gutxienez 16 orrialde eta gehienez 20 eduki beharko dituzte, eta 2018ko irailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Bizkaidatzen edizio berri honetan parte hartu nahi dutenek hasierako kontakizunetara egoki beharko dituzte beren proposamenak, modalitateko bat aukeratuz. Testuak jasotzeko epea 2018ko irailaren 20an, osteguna, amaituko da. Proposatutako kontakizunek DINA-4 motako paperean, 12 gorpuko "Times" edo "Arial" letra-mota erabiliz, tarte bikoitzean, ordenagailuz idatzitako 12 eta 15 orrialde arteko luzera izango dute.

Eskura edo postaz aurkeztu ahal izango dira, Laguntza, Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan (Diputazio kalea, 7 - 48008 Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.ebizkaia.eus/es/inicio) ere aurkez daitezke.

Lehiaketaren oinarri guztiak 2018.eko maiatzaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala-n ere kontsulta daitezke. Toki berean argitaratuko dira irabazleen izenak, erabakia hartutakoan.

Aldundiak bultzatzen duen "Esta Historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da" Bizkaidatz literatur sariak bizkaitarren literatur sorkuntza sustatu eta bultzatu nahi du. Foru Aldundiak beharrezkotzat jotzen du literatur arloa eta, zehazki, arlo horretako sormen artistikoa bultzatzen laguntzen duten kultur ekimenak sustatzea. Horrekin lortu nahi da arlo literarioa garatzea eta sendotzea gure Lurralde Historikoan.

Bizkaidatz-en historia Bizkaiko hiritarren literatur sorkuntza bultzatu eta sutatzeko 2008. urtean sortu zen Bizkiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz ekimen hau. Hamar urteko epe honetan, laurehun eta berrogeita hamar parte-hartzaile ingururen sormen-gaitasuna sustatzen lagundu du. Sortu zenetik, pertsona horien hamarren batek beren ilusioa errealitate bihurtu dela ikusi du, proposatutako kontakizunaren hasiera eta idatzitako jarraipena jasotzen dituen liburu baten bidez. Eta ez dira gutxi ere epe horretan sorkuntza-lana beste bide batetik jarraitu ahal izan dutenak, Bizkaidatz honetatik kanpo ere beren lanak argitaratuta ikusi dutenak, hain zuzen ere.

Hogei idazlek aurkeztu dituzte beren proposamenak Bizkaidatz lehiaketara, ondoren lehiaketan parte hartzen dutenek jarraipena eman diezaieten: Miren Agur Meabe ("Carnicería Manolo Harategia" 2008), Nerea Riesco ("El sauce de San Valentín Díaz" 2008), Unai Elorriaga ("Prokofiev Plana" 2009), Maria Eugenia Salaverri ("Madame" 2009), Irati Jiménez ("Hirugarren bat" 2010), Oscar Alonso ("Las familias postizas" 2010), Katixa Agirre ("Uxiaren tesia" 2011-2012), Alex Oviedo ("La Diosa" 2011-2012), Goizalde Landabaso "Memoriaren mutazioa" 2012-2013), Juan Carlos Márquez ("Donde ya sólo hay mar" 2012-2013), Yurre Ugarte ("Ordezko kazetaria" 2013-2014), Esther Zorrozua ("Dos anémonas azules" 2013-2014), Ana Urkiza ("Argazki Kamera" 2014-2015), Iván Repila ("Delito al azar" 2014-2015), Aixa de la Cruz ("Stan" 2015-2016), Jasone Osoro ("Laranja Zukua" 2015-2016) Alejandro Fernández Aldasoro ("Un merluzo de Anzuelo") eta Karmele Jaio Eiguren ("Zaunkak") 2017-2018 edizioan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120