Zirrikituetatik begira

Txaleta

Josu Torre - Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

IGLESIASeta Monterok edo Montero eta Iglesiasek -berdintasunaren ildotik zeren hedabide gehienetan Montero barik eleduna edota PortavozA deitzen dioten- etxe berria erosi dute. Handi samarra omen da eta, honez gain, diru pila ordaindu izana da arreta eman duena gizarte zabalean. Denetariko kritikak ikus entzuteko aukera izan dute -eta dugu- zeinek buruzagi diren Podemos alderdiko militanteei galdera luzatuko dioten, ea ados dauden, haiek eta bidean dauden bi ume bikiek, bizitzeko holako txaleta merezi duten. Kontsulta horren emaitzaren ondorioek harritu nau zinez. Alegia, alderdiko oinarriak ez badute baiezkoa ematen, ez dute, ez, etxea berriro salduko, partiduan dituzten karguak bertan behera utziko dituzte. Ondo ulertu badut, nola edo halako etxe baten bizitzea partidu bateko kargurik gorenak izatea baino garrantzitzuagoa da, Montero eta Iglesiasentzat behintzat. Bestalde, zorioneko txalet hori ordaintzeko arazo larregi ez dute erakusten. Edozein alderdiko ehunka buruzagi dira 600.000 eurokoak ez ezik hainbat garestiagoak eta bat baino gehiago dituztenak -ez dut zerrendarik irekiko- baina gorri edo ezkerrekoei soilik leporatzen dizkie pekatu hori. Amnesi txiki batek jota bezala, hedabideei ahantzi zitzaizkie alderdi bereko Gipuzkoako ordezkari gorenak, bere milioitik gora euroko txaleta telebistan erakutsi zion EH osoari, inork gutxik sinetsi zion azalpenak emanez diru hori nondik lortu zuen. Dirudienez, hedabideek eta herriak parkatu zion akats hori eta aurrera bolie. Ezkerreko zein eskumako alderdi eta politikoen atazea eta ardura gizartea, gizateria bizi modu hobe batera eramatea dela ez da kontu berria. Eta ez alderantziz. Ez zitzaie erraza egingo langile ez ezik funtzionario orori Montero, Iglesias edo Zabalaren bezalako txalet bat egitea edota helburu hori amestea ere, baina horrek ez du esan nahi status horretan bizi direnak zubipeko bazterrera etorri behar dutenik. Gaitzerdi, eskumakoek egiten duten bezala, gure kontura aberasten ez diren tartean.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120