Brankaganetik kikuke

Amaiera tristea

Ramon Basaldua - Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

Columnista Ramon Basaldua

aMAIERA tristea euki dau 2017-2018 denboraldiak. Athleticek beste partidu negargarri bat jokatu eban San Mamesen eta estadioan batutako zale apurrek txistu hotsez agurtu eben taldea, Kuko Zigandaren eta bere laguntzaileen agurreko partiduan. Beste amaiera mota bat gura genduan baina egia esateko, denboraldia zelan joan dan ikusita, domekan gertatutakoa normaltzat jo behar dogu. Esan geinke denboraldiak eta taldeak merezitako amaierea euki dabela. Kurutzebidea amaitu da eta gaurtik aurrera hausnarketa sakona eta autokritika egiteko ordua izango da. Izan be, Kuko Ziganda taldeak egindako denboraldi makalaren eran-tzule nagusia bada be, beste askok be badaukie motiborik autokritika sakona egiteko.

“Itxaron daigun hurrengo denboraldia gozoagoa izatea, ekaitzaren ostean barealdia datorrela dinoe-eta”

Espanyolen aurkako partiduak ez eban zale askorik erakarri San Mamesera. Egia esateko, Kuko Zigandaren taldeak denboraldi honetan katedralean erakutsi dauen jokoa ikusita, lehoien eta perikitoen arteko partidua ikusten joatea ez zan domeka eder bateko aukera erakargarriena. Neure barruan, itxaropena neukan taldeak partidu duin bategaz amaituko ebala denboraldia. Hamaikakoa ikusita, baina, nire baikortasun apurra desegiten hasi zan. Hasteko, ez dot gustuko hiru zentralen joko sistimea. Beste alde batetik, Zigandak Mikel Vesga zelairatu eban erdialdean, hasierako hamaikakoan egotea merezi ebala argudiatuta. Arabarra entrenatzailearen apostu nagusia izan zan denboraldi hasieran baina ez eban aukerea baliatu, bere errendimendua oso makala izan zan-eta. Deialdietatik kanpo ibili ostean, hamaikakora itzuli da Ligako azken partiduan eta, jakina, ez da ondo ibili, beste taldekide askoren modua. Bederatzigarren minutuan Espanyolek sartu eban golak min ikaragarria egin eutson Zigandaren taldeari. Hortik aurrera, zuri-gorriak ez ziran gauza izan arriskurik sor-tzeko aurkariaren ate inguruan.

Sailkapeneko hamaseigarren postuan amaitu dau denboraldia Athleticek Leganes taldeagaz bardinduta. Bigarren mailara jaitsi diran hiru taldeak bakarrik geratu dira zuri-gorrien azpitik. Zigandaren taldearen zenbakiak negargarriak izan dira. San Mamesen jokatutako hemeretzi partiduetan sei garaipen baino ez dauz lortu. Ganera, erakutsitako jokoa penagarria izan da. Aurten aspertu egin gara San Mamesen. Ernesto Valverderen azken denboraldian taldearen jokoa ez zan zan ona izan baina gauza gitxi behar eban aurkariaren atea zulatzeko. Aurten, baina, Athleticek 41 gol baino ez dauz sartu, azken denboraldietako markarik makalena. Aritz Adurizek bederatzi gol sartu dauz liga txapelketan, aurreko denboraldietan baino askoz gitxiago. Aurrelari donostiarra hamasei eta hogei gol bitartean ibili zan Ernesto Valverderen lau denboraldietan.

Triste, dezepzionaturik, minduta eta etsita agertu da Kuko Ziganda bere azken pren-tsaurrekoan San Mamesen. Ilusinoz beterik ekin eutson denboraldiari baina ezin izan dauz bere helburuak bete. Faktore ugari tarteko, Athleticek ez dau ondo funtzionau eta futbolaren legeak ez dau parkatzen. Edozelan be, eskertzekoa da entrenatzailaren zin-tzotasuna eta normaltasuna bere proiektuaren porrota aztertzeko orduan. Inoren aurka berba erdirik esan barik joan da Jose Angel Ziganda Lakunza. Itxaron daigun hurrengo denboraldia gozoagoa izatea, ekaitzaren ostean barealdia datorrela dinoe-eta. Ea lehenbailehen aurkezten daben entrenatzaile barria guztion onerako.

etiquetas: ramon basaldua

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120