libre eta dohainik

“Bilbao WiFi” sarea erabilgarri egongo da Euskaduna Jauregian

Azken belaunaldiko WiFi azpiegitura osoa udal sarearekin partekatzen du Euskalduna Jauregiak

2018(e)ko maiatzaren 22a, asteartea - 12:26etan eguneratua

“Bilbao WiFi” sarea erabilgarri egongo da Euskaduna Jauregian

“Bilbao WiFi” sarea erabilgarri egongo da Euskaduna Jauregian

Galería Noticia

“Bilbao WiFi” sarea erabilgarri egongo da Euskaduna Jauregian

Gaurtik aurrera, “Bilbao WiFi” sarea erabilgarri egongo da, ohiko baldintzetan pertsona guztientzako, librea eta doakoa izanda. Biztanleentzako zerbitzuak hobetu nahian Udalak eta Jauregiak euren komunikazio-sareak batu dituzte.

Gainera, Euskaldunak jendaurrean jakitera eman duenez, bere azpiegiturak uztartu egiten ditu goi-mailako bereizmen handiko WiFi teknologia, sareko elektronika, segurtasuna eta Internet. Horri esker, instalazioetan Interneterako konexio handiko ekitaldiak egin ahalko dira (aldi berean 4.000 pertsona konektatu daitezke sarera, dohainik, edozein gailutatik). Interneterako haririk gabeko teknologiako sarbidea, edozein erabiltzailerentzat doakoa eta irekia, Bilboko Udalaren eta Euskalduna Jauregiaren artean sinatutako hitzarmenari esker izan da posible. Horrenbestez, Bilboko Udalak eta Euskalduna Jauregiak beren baliabideak optimizatzen eta koordinatzen dituzte, euren sareen ahalmena handitzeko asmoz, hazkunde inorganiko bidez. Ondorioz, doako zerbitzu honen estaldura hobetu daiteke eta baliabideak optimizatu daitezke.

XEHETASUN TEKNIKOAK

Euskalduna Jauregia hemendik aurrera udalaren zuntz optikoaren sareari lotuta egoteari esker, Jauregiaren sarbide-guneak Udalarekin konektatu ahalko dira zuzenean, eta, horrela, Udalaren Interneterako sarbide-guneak bezala kudeatu ahalko dira. Izan ere, WiFi sarbide-gune horiek jarraitzen dute, orain arte bezala, Jauregiarenak berarenak diren WiFi sareak erabiltzen, eta, aldi berean, Udalaren WiFi sareak ere igortzen dituzte, zirkulazio hori guztia Udalera bideratzen, CIMUBISA udal-erakundearen bidez (Interneterako konexioa kudeatzen duen erakundea).

Horretaz gain, Udalak etorkizunerako konexioa gaitu du, Jauregiak bat egin dezan Eusko Jaurlaritzaren ikerketa-sarearekin. Hori, halaber, RedIris izeneko ikerketa-sarearen barruan dago, eta, horrenbestez, beharrezkoa balitz, posible litzateke Interneterako banda ultra-zabala izatea (>10 Gb/s eta itxarote-denbora <milisegundo 1).

Hori horrela, Bilboko Udalak hiri-sarearen hedapena egiten jarraitzen du, bai barne-erabilerarako, bai eta herritarren zerbitzurako ere. Horrek konexio-gune gehiago egotea dakar, eta herritarrek zein bisitariek Interneterako konexioaz gozatzea, modu librean, unibertsalean eta dohainik. Horri esker, eten digitala murriztu egiten da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120