Zirrikituetatik begira

Itxaropenaren zenbakia

Ana Urkiza - Lunes, 21 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

DeMAGUN, oro har, jendearengan beti izan duzula konfiantza. Lapurretara jo-tzen dutenek, aukerarik izan ez dutelako dela pentsatu izan duzula. Aberastasuna era berdintsuago batean banatzeko politikak ustez sustatuko dituzten politikariengan sinetsi duzula. Eta Iglesias jaunaren txaletari buruzko irratsaioa entzuten zoazela kotxez lanera. Semaforo gorrian, hiru gazte atera dira aurre aldera malabareak egitera. Kotxeko kristalak igota dituzula ziurtatu duzu eta atearen asegurua jarrita. 15M-eko manifestaldietan ere malabareak ikusi izana gogoratzen duzu. Mugimenduaren hastapenetan egon balira bezala. Ez dela koherentea dio irratiko esatariak gauza bat esan eta bestea egitea. Ordezkari gorenak alderdiaren oinarriekin bat etorri behar duela. Eta batbatean, atzeko kotxeak zurearen kontra egin du talka. Danba! Ernegatuta zeunden, jada, txaletaren kontuarekin baina istripua ez da goiza hasteko modu hobea. Ispilutik atzera begiratu duzu. Bikote bat barkamen keinuak eginez. Motorra itzali, giltza zeurekin hartu, ateari jarritako asegurua kendu eta kanpora atera zara atzeko kotxeak zureari zer egin dion ikustera.

Zure adinekoa da atzeko kotxeko bikotea. Biak atera dira barkamen eske. Hitz egiten zetozela eta konturatu direnerako zure kotxea gainean ikusi dutela. Galga sakatu dutela baina beranduegi.

Kotxeari begiratua bota diozu eta ez zaiola ezer gertatu egiaztatu duzu. Malabareei esker gainontzeko kotxeei eraman errazagoa egin zaie istripuan nahastutako bi kotxeok sorrarazi duzuen ilara.

Telefono mugikorraren zenbakia eman dizu gidariak, zer dela ere, dei-tzeko. Eta semaforoa berdez jantzi denean, aurrera egin duzu zure bidean.

Lanera heldu zarenean konturatu zara fitxatzeko txartela falta zaizula. Kartera eraman dizutela. Erretinan malabareak dituzu oraindik;belarrian, Iglesias jaunaren txaleta. Eta poltsikoan, itxaropenaren telefono zenbakia.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120