Open Danta sarien bigarren edizioa da

Jaurlaritzak datu irekiak berriz erabiltzeko lehiaketa antolatu du

Deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 21a, astelehena - 11:36etan eguneratua

Euskadi.eus

Galería Noticia

Euskadi.eus

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) argitaratu du gaur, maitzak 21, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko bi Open Data lehiaketen deialdia. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lehiaketen antolatzaileek, helburua da datu irekiak berriz erabiltzeko lau proposamen onenak aitortzea.

BILBO. Zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko balio dezaketen bi ideiarik onenek, eta edonolako zerbitzu mota, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio hornitzen duten bi proiekturik onenek jasoko dituzte sariak. Hautagaitzak aurkezteko epea asteartean zabalduko da, maiatzaren 22an, eta ekainaren 30era arte egongo da irekita. Izen-emateak elektronikoki egin ahalko da, www.euskadi.eus web orriaren Egoitza Elektronikoaren atalean.

Open Danta sarien bigarren edizioa da. Jaurlaritzaren helburua da euskal administrazio publikoen datu irekien katalogoak daudela eta horien ahalmena ezagutzera ematea, datu irekien berrerabilera eta horien ondoriozko zerbitzuen sorrera sustatzea, eta katalogoak irekitzeko ahalegin gehiago egiteko kontsumitzaileek gehien eskatzen dituzten datuak zehaztea.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak 14.000 euro bideratuko ditu lau proposamen onenak saritzera: zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko ideia bat deskribatzen duen proiekturik onenarentzat 4.000 euro;zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko ideia bat deskribatzen duen bigarren proiekturik onenarentzat 2.000 euro; zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazioak ematen dituen proiekturik onenarentzat 5.000 euro; zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazioak ematen dituen bigarren proiekturik onenarentzat 3.000 euro.

EPAIMAHAIA

Hautagaitza guztiek erabili beharko dute, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko edo Gipuzkoako aldundietako eta Bilbo, Donostia edo Gasteizko udaletako katalogoetako datu multzo bat. Epaimahaia zazpi pertsonak eratuko dute, Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako eta hiriburuetako udaletako ordezkari legez. Epaimahaiak balioetsiko ditu aurkeztutako proiektuen baliagarriatasuna, etekin ekonomikoa lortzeko duen ahalmena, balio soziala eta publikoa sortzeko duen ahalmena eta haren bideragarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna.

Open Data Euskadi EAEn sektore publikoaren informazioa berrerabiltzea sustatzen duen datu irekien ataria da. Zerbitzu honek datuak zuzenean eskaintzen ditu, transformaziorik eta interpretaziorik gabe, hirugarrenek horien bidez zerbitzuak sortu eta, horrela, administrazio gardena eta irekia lortu ahal izateko.

Jaurlaritzak proiektu hau 2010ean jarri zuen martxan, eta mundu mailan datu irekien lehen atarietako bat izan da. Gaur egun, 3.500 datu multzo baino gehiago ditu, eta Estatuko datuen katalogoari datu multzo gehien ematen dizkion ekimena da, guztizkoaren %21.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120