BILBO 2018KO ASTE NAGUSIA PRESTATZEN HASI DA

Bilbok herritarren parte-hartzea sustatu nahi du Aste Nagusiko kartel lehiketan parte-hartzearen bitartez

Proposamen guztiak aurkezteko azkeneko eguna ekainaren 22a da, Udaleko Jaietako Sailaren bulegoetan

deia.eus - 2018(e)ko maiatzaren 21a, astelehena - 12:54etan eguneratua

Bilboko Aste Nagusiaren kartel lehiketan parte-hartzeko epea ireki da

Bilboko Aste Nagusiaren kartel lehiketan parte-hartzeko epea ireki da

Galería Noticia

Bilboko Aste Nagusiaren kartel lehiketan parte-hartzeko epea ireki da

Herritarren parte-hartzea sustatu nahi du Bilboko Udalak Aste Nagusiko kartelaren aukeraketan, eta horretarako, publikoak aurrez aurre eta baita on line bozkatzeko aukera emango du.

Udalak gogorazten du baita, kontutan euki behar den leloa , “Aste Nagusiko kartelak hirian duen presentzia handia eta nazioartean lortuz doan oihartzun gero eta zabalagoaren harira, ezinbestekoa da hiriaren balioak eta Aste Nagusiarenak kartelaren irudian agertzea”.

Bilbo 2018ko Aste Nagusia prestatzen hasi da. Izan ere, aurten, abuztuaren 18 eta 26 bitartean ospatuko den Aste Nagusiak 40 urte betetzen ditu. Honen baitan, Udalak jaien berri ematen duen kartela burutzeko lehiaketan parte-hartzeko epea ireki du. Deialdia ekainaren 22ko 13:00etara arte irekita egongo da. Lanak Udaleko Jaietako Sailaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, Aznar eraikineko 5. solairuan.

Lehiaketan parte hartzeko behar besteko informazioa udal webgunean (www.bilbao.eus) eskuragarri dago. Aurkeztu beharreko lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira. Gainera, kartelean agertu beharreko testua ondorengo izango da: Bilbao 2018. Aste Nagusia, Abuztuak 18-26 Agosto. Gaia, berriz, librea izango da.

BALIOAK DITUEN KARTELA

Berrikuntza gisa, Bilboko Udalak lehiaketaren oinarriak berritu ditu “tradiziozko rolak edo estereotipoak orekaz irudikatzeko eta sexua, adina, kultura edo sexu-aukerari atxikitako edozein tratamendu gutxiesgarri saihesteko” asmoz. Udalak gogoratu denez, u Gainera, “Aste Nagusiko kartelak hirian duen presentzia handia eta nazioartean lortuz doan oihartzun gero eta zabalagoaren harira, ezinbestekoa da hiriaren balioak eta Aste Nagusiarenak kartelaren irudian agertzea”.

KARTEL IRABAZLEA AUKERATZEKO BOZKETA

Jaietako irudi nagusia aukeratzeko Bilboko Jaietako Batzordeak eta bilbotar guztiek parte har dezaten, lehiaketak sistema mistoa izango du kartel irabazlea erabakitzeko. Kartela erabakitzeko hiru bide egongo dira:

• Bozketa presentziala (% 33)

• Udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileenen bidez egindako herritarren bozketa (% 33).

• Epaimahaia diseinuaren arloko 5 pertsonak, Bilboko Konpartsen ordezkari batek eta Udalbatzarreko 3 kidek osatuko dute. (% 33)

Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta bere kartela 2018ko Aste Nagusiaren irudi bilakatuko da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120