III. Kaiola Festibalaren barruan

Galdakaok Japoniako underground musikaren erreferentziazko taldea jasoko du

Kontzertua maitzaren 26an izango da Torrezabal Kultur Aretoan

2018(e)ko maiatzaren 21a, astelehena - 13:10etan eguneratua

III. Kaiola Festibalak maiatzaren 26an aurkeztuko du Torrezabalen Japoniako underground musikaren erreferentziazko taldea

III. Kaiola Festibalak maiatzaren 26an aurkeztuko du Torrezabalen Japoniako underground musikaren erreferentziazko taldea

Galería Noticia

III. Kaiola Festibalak maiatzaren 26an aurkeztuko du Torrezabalen Japoniako underground musikaren erreferentziazko taldea

Hogei egun barru Galdakaok III. Kaiola Festibala ospatuko du. Musika esperimentalaren erakustaldi honetarako gonbidatuta dauden talde bakoitzaren detaileak ezagutzen eta erakuzten doaz, nazioarteko egutegien bere tokia lortuta duen ekimena izanik.

Maiatzaren 26ko hitzordurako, Torrezabal Kultur Etxean, gonbidatutako taldeetako bat Otomo Yoshihide-k (Japonia) eta Chris Pitsiokos gazteak (Estatu Batuak) osatutako duoa egongo da. Lehenengoa Japongo underground musikaren instituzio bat da, benetako erreferente bat jazzaren munduan, inprobisazioan, objektuen manipulazioan, biniloak erabiliz, gitarraz eta hainbat elementurekin;hain zuzen ere, 70.eko urteetan Japonen hasi zen mugimenduko musikari handienetako bat da.

Lehenengo aldiz, New Yorken Chris Pitsiokos saxofonista gaztearekin zenbait klubetan jo ondoren, Europatik tour txiki bat egitea erabaki dute, leku selektoagoetan jotzeko, kasurako, Londresko Oto kafetegia, Galdakaon izango diren bezpean joko dutelarik.

OTOMO YOSHIHIDE &CHRIS PITSIOKOS

Otomo-k eta Chris-ek 2017ko irailean ezagutu zuten elkar Japonen, Sapporoko Artearen Nazioarteko Jaialdian. Bertan Otomo-k Chris gonbidatu zuen bakarrean aktuazio bat izateko, baita beste musikari batzuekin kolaborazio batzuk egiteko ere. Minutu gutxitan berehalako erlazioa sortu zen eta biek New Yorken jo zuten handik lasterrera. Elkarrekin egiten duten musikaren adierazgarria da, zaratan, inprobisazio librean eta jazzean oinarrituta duten interes komun zabala;zarata latzak, tinbrean oinarritutako inprobisazioa eta jazz librea, boladatan, batetik bestera pasatuz inolako esfortzurik gabe. Europan, astebeteko tour txiki batean, elkarrekin joko duten lehenengo aldia izango da. Plazer handia da gure festibalean izatea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120